Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animaleko (ETCn 159 agerraldi; orobat alimaleko ETCn 1.595 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian alimaleko agertzen da) izlag izugarri handia.

Alabaina, uharte honetan, mende asko duela, animaleko suak pizten ziren harkaitzetan ontzien kraskarazteko eta gero hauen ebasteko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Aliren parean izan balitz, animaleko eskumuturreko bat bilduko zuen, ezta?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 294. orr.

-Apez izan naizenetik, "le Sacrement de l'Ordre" beraz "ordrea" ukan diat bainan animaleko desordrean bizi naiz!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

Eta zein da animaleko esportzu horren lorpena?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Madagaskar, Britainiar Honduras; baina hori egiteko sosak behar ziren ugari, eta ekimenerako gaitasun animaleko bat, eta ni, nire familia eta nire lagunak ez ginen ez batzuon eta ez besteorren jabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus