Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren eta hor, zati osoak badira, alimaleko zatiak, diruaz, diruaz eta diruaz... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 152. orr.
Beste hegazkin alimaleko bat ere badator, Zanbiako aire armadakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Astean behin, portura hurbiltzen ziren bildu zituzten arrainak bi saski alimalekotan eramanez eta, gauza harrigarria, berehala saltzen zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.
Esan gabe esaten ari zen, bata euskal pilotazaleok ezagutzen dugun herri batekoa dela, eta bestea, izenik gabeko herri batekoa, horkoa, alimaleko golf zelai, errepide bazterreko magasin handi horretakoa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 20. orr.
Gogoan dut nola, Leitzako errege erreginak alimaleko alorlana argitaratu berri zuela eta, zoriontzera joan nintzaionean, idazleak, xalo-xalo, "bizi naizen herria ezagutu nahi nian" esan zidan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.
Hizketan ari zirela, hezlea azaldu zen; Martini oldartzeko asmoa zuen, dudarik gabe, baina ez zuela harrapatuko konturatuta, neskarekin mendekatu zen, eta alimaleko matraileko bat eman zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.
Zein ederra iruditu zaigun, zein alimalekoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 149. orr.
Alimaleko buruko mina zeukan eta ez zituen lasaigarriak aurkitzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.
Alimaleko jakin-mina bizi dugu, beharrak bultzatuta, eta horrek berak ekarri du, berez hain aro aldakorra dugun gure klima hain aberats honetan, argi eta atezu bizi beharra daukagula eguraldiarekiko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.
Alimaleko grina jabetzen zen haietaz, nolabait esan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 27. orr.
"Alimaleko arrakasta, jendearen eskariz berriro oholtzan": horrelaxe aurkezten dute Ilunabarra Globe ile-apaindegian ekoizpen berri honetan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 247. orr.
alimaleko arrakasta (5); alimaleko batek (3); alimaleko burrunba (3); alimaleko eliza (3); alimaleko eremuak (5); alimaleko harri (3); alimaleko lana (3); alimaleko makurrak (4); alimaleko manifestaldia (3)