Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alimale (ETCn 485 agerraldi; orobat animale ETCn 103 agerraldi) izond izugarri handia.

Kontua da euskaraz irakurtzen ez duen euskaldunak ezin duela liburu hau baztertu, gatz eta piperdun gogoeta alimalea ("ona filma; liburuaren aldean, hala ere, galdu egiten du") patxadaz botako badu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 49. orr.

Zarata alimaleaz jausi zen Berlusgoñiren kaskezurraren gainean ozta-ozta jaso ahal izan nuen poltsa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

Marsellako geltokitik ateratzean, oraino iluna baitzen, hiriko argiei so plantatu nintzen harrizkoak diren bi lehoi alimale batzuen ondoan jarririk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.

Ozta ageri zen bere mando alimalean, zela gainean garrangatua ematen zuen, zartailu beldurgarri bat inarrosten zuen besotxo hartan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

Dagatek uhain alimaleak itzulikatzen zituen lainoaren itotzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 143. orr.

-Erantzun eta kontseiluzko bost liburu: Mota guztietako gaiez egin galdeei eman ihardespen multzo alimalea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Makur alimaleak egoitzan berean! Etxe guzia beharko da berria egin.  Herria   2004-09-30

Harroka gorrail alimalea hor dago: ez da aldatu, ez eta kanbiatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alimale bat (7); alimale baten (7); alimale hori (3); alimale horiek (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus