Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angeluzuzen 1 izond triangeluez mintzatuz, angelu bat zuzena duena; laukiez mintzatuz, lau angeluak zuzenak dituena.

Besteak hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak ziren, karratuago batzuk, laukizuzenago besteak.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Etxearen neurriko sala ñimiñoa zen: telebista aparatu bat, bideoa azpian zuena, besaulki bat, zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso, eta bi aulki, halaberekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Haren kuartzozko eraztun beltza daramat nik, duela hogei urtetik hain zuzen ere: angeluzuzen urri batean landua da eta bitxi txiki baten distira ageri du erdian.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

2 hiruki angeluzuzen (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Triangelu angeluzuzena, triangelu zuzena, hiruki angeluzuzena edo hiruki zuzena hiru angeluetako bat zuzena duen hiruki triangelua da, hau da, hiru angeluetako bat 90°-koa edo /2 radianekoa duena. ETC-entziklopedia   Triangelu angeluzuzen, Wikipedia

Era berean norbaitek hiruki angeluzuzen askoren neurketaren bidez lortuko lukeen ezagutza, ezen aldeok euren artean erlazio ezagun hori dutela, ez litzateke hartuko asebetegarritzat. ETC-literatura, saiakera   Gogoaren fenomenologia I, G. W. F. Hegel (Xabier Insausti / Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

3 triangelu angeluzuzen

Triangelu angeluzuzen berezi samar baten itxura zuen terrazak: angelu zuzenaren bi aldeak, arrakalaren gainekoa eta garagardotegiko erakusleihoari zegokiona, lerrozuzenak ziren; hipotenusa, berriz, Senaren ibilbideari ezin hobeki egokitua, kurboa zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

4 Hori zutik jartzerakoan Pitagorasen triangelu angeluzuzenak duen proportzioaren araberako inklinazioa emango zaio, hau da, luzera bost partetan banatuko da, eta horietako hiru parte emango zaizkio koklearen buruaren altuerari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Gelakideak, astakirten galantak, ez zuten zeregin hobeagorik aurkitzen, noski, beren habailak -arestian aipaturiko nerbioez eginak- nire zirkuluetarantz keinatu baino, irrika eta trufaka, irakasleak bizkarra ematen zigunean, Pitagorasen teoremako triangelu angeluzuzena marrazteko arbelean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus