Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nor da hiltzailea? Anartean bertze hil bat. Herria 2001-02-22
Anartean, Fionn alaitasunezko adierazpenei erantzuten saiatzen zen, ezeroso samar erantzun ere. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.
Anartean, inkestek -bai AEBetan, bai Erresuma Batuan- inbasioaren aldeko jarreraren berri ematen zuten. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Anartean, Zirzek nire lagunak garbitu, olioz igurtzi eta jantzi egin zituen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.
McAvoyk zigarro bat piztu zuen hankak irekita eta begiak bere baitan bildurik; anartean Cassie so geratu zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Senarra edateari eman zen anartean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 183. orr.
Kopetilun, zeharo jota, Goia aldera abiatu gara hirurok; nik anartean inoiz dastatua ez nuen oinaze lazgarri batek zaurturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.
Idazterakoan, anartean ez zeukan arazo baten aitzinean aurkitzen da: ezin du gehiago irakurle ezaguna gogoan hartu gabe idatzi, zernahi gai dela, irakurlearen behako eta iritzia dauzka iltzaturik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.
Utzidazue anartean isiltzen orain kontatu behar nituzkeen xehetasunak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.
Karta-jokoa finitu eta gero hasi ohi da, jokalariak anarteraino adi egon beharraren beharrez. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 45. orr.
Ez zuen taxu handirik gure alabaren bihotza anarteraino hunkitu zuten ikastolakumeekin. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 88. orr.
Izan ere, ene anarterainoko jokabidearen arrazoina izan zen ezen sinetsirik nengoela Jainkoak libre egin gintuela eta, hargatik, bizitzan libre nahi gintuela, eta amorioan ere libre. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 505. orr.
naturak erabakitako arauen meneko iruditu zitzaizkidan anarterainokoak, begiak zabal murgiltzea edo eztulik egin gabe erretzea beste. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.
Zurea da orain erabakia -esan zuen Mathildek, ordu arte baino kemen handiagoz, anarterainoko jarrera adeitsua ahitzeko arriskuaren abisu emanez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 173. orr.