Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
amuko2 izond arrainez mintzatuz, amuz harrapatua.
Txalupatiko arrantza amukoa, baserriko arrautza benetakoak, zortzi urtez larrean hazitako idia, azalore eta piper usaintsu bildu berriak... luxuzko: izen handiko jatetxeetan baino ez dira kontsumituko horrelakoak, ez dira dendara iritsiko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.
Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak... traîteur eskulangilearen ospea hartuko dute, diseinuzko elikagai bikainak ekarriko dizkigute-eta: pasteurizatu gabeko gingko-ezti purua, ilar eta azalore lurrintsuak, ahuntz-gazta kategoriakoa, amuko lupi harrapatu berria. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.