Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amen 1 iz otoitzen bukaeran esaten den latinezko hitza, “halabiz”-en kidea; eskuarki ironiaz erabiltzen da.

-Amen -esan nion, eta orduantxe etorri zitzaidalarik gonbixaren izen zientifikoa: escorpaenidae familiakoa da.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 43. orr.

Gainera, gehienez ere tiro batzuk hartzen dituk sorbaldan, muga igarotzen ari haizela, eta amen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 68. orr.

Bigarren txapeldunak, antifaz eta guzti: "Amen".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 57. orr.

Bidean Jainkoa izango ahal dut lagun, amen!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

2 amen batean adlag une guztiz laburrean.

"Amen batean aldatuko lukek kalearen itxura.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 131. orr.

Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati, amen batean irentsi nuen atera zidaten platerkada ez oso ugaria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Aita, Van Daan eta Peter amen batean jaitsi ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

Amen batean, Gorkaren hatz arinek pilota bat egin dute zangoari erauzitako txaplatekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

3 amen egin amen esan.

Aitari amen egin eta paparrekoa kendu izan banu, inolako arazorik gabe joango nintzen zeppelina ikustera lagunekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Aita, Eulogioren esana erdizka bete zuen seme hura, jenio bizikoa zen eta nekez egiten zien "amen" inoren esanei.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Ez dinat esaten esandako guztiari amen egiteko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 81. orr.

-Amen! -esan zuen, besteenari berea erantsiz. -Prest? -itaundu nion, amen egin barik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.

4 amen erran besteren nahiei besterik gabe baietz esan.

Baditake haatik deputatuek nahiko dioten hunkialdi bat edo beste eman gobernuaren xedeeri, erakusteko hor direla eta ez direla beti paso joaiten ahal, amen erran-eta kito!  Herria   2003-06-05

Frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari "zuhurrari", italiarrek jadaneko Benitori, alemanek Adolfori eta espainolek Patxikori egin ohi zuten bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Eta horrela urtero, eta betiko hozkailu zahar kakazuak, eta amen erran orduko belzten zaizkit hilotzak, eta orduan lehenbailehen ehortzi behar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

5 amen esan besteren nahiei besterik gabe baietz esan.

Sentitzen dut aitortu beharra, baina gogaitu egiten nau bere mendekotasunak, gehiegizko begiruneak, amen esateko joerak; izan ere, egiten dudan guztia iruditzen zaio miresgarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Orduan ulertu dut Dabidengana ez naizela joan besterik gabe bakezkoak egitera eta, lehen bezala, amen, amen esatera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 300. orr.

Eta ikusi nahi nuen alabak ez zuen txintik ere esan, den-denean bere gurasoei amen esaten eta obeditzen dien neska baita.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

Etxeko lanak antolatzeko Cristinak eman zituen ordenak, edo proposamenak, beste biek amen esan baikenion guztian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.

6 amen-omenka adlag aburumenka, iritzira.

Alferrik ari gaituk gai honetaz amen-omenka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.

7 amen-omen

Bigarren hitza lehenengoaren metagrama ere izan daiteke: amen-omen, jirabira, sorgor, hola edo hala, oso eta oro, sits eta bits, sor eta gor, sor eta lor, zinki eta finki, zabal eta zabar, zalantza-balantzak, zor eta lor, zur eta lur...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 35. orr.

8 amen-omenka

Alferrik ari gaituk gai honetaz amen-omenka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amen amen (3); amen batean (28); amen egin (4); amen egiten (3); amen erran (5); amen erran orduko (3); amen esan (8); amen esaten (3); amen jesus (3); eta amen (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus