Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tranbia bateko laguntzaileak lortu zuen sugarrak amatatzea, baina erredurak sendaezinak ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 42. orr.
Eta, Mirenen irudia amatatzeaz batera, Miren erreala ere hilko zaio eta hilko du Leturiak, azken orduko damuak eta konbertsioak gorabehera. Berria - Kultura 2004-09-03
Hitz jarioan zerraien bezperan amatatzea ahaztutako irratiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.
Udan zehar iritsitako gutunei arretaz erreparatuz gero, apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen zela esango nuke; ez amatatzea, ez iraungitzea, baina bai mantsotzea, hizketagaietan amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.
Lanetik landa, etxerat buruz abiatzen da kronikaria eta etxean eman bezain fite egiten duen lehenbiziko gauza telebista itzaltzea da; amatatzea, bai. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.
Ez zaigu helikopteroaren motorra amatatzea komeni. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.