Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogotik ahalegindu zen haiek kentzen, baina ondotxo zekien noiznahi astin zezaketela, zeukan amarra-lekua moztu eta berari berriro bidali txoriak txioka ile artera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 256. orr.
Eta ilunantz goibel haien barrenean, edo banku hotz haietan, amarrak hautsi eta jitoan doan itsasontzian bezala sentitzen ginen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Trokola eta tiratzeko amarrak goian esan bezala erabiliko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.
Baina, amarrak askatzen ari ziren unean bertan, Alcide Jolivet agertu zen lasterka bizian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Gorputza laxatzen zitzaidala zirudien, eta edozeren aurrean amor ematen zuen malgu; bere amarrak askatuak zituen, eta edonor jolas zitekeen berarekin, trapuzkoa balitz bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.