Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alpapa 1 iz argi-belarra, luzerna (Medigaco sativa).

Alpapa atera du, eta hortzaka eginda kilkerra bereizi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

Orain, beherago, gari eta alpapa sailetara hurbiltzen gara -etxaldeak, arrantxoak, larre emankorrak ditugu begien aurrean-, baina oraindik ere, larizio gorrixka ere bada nonahi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Ilobaren berritu beharra: haren eraginez, alpapa eta ahuntz-larruak esportatzeari utzi, eta inportazioetan espezialdu ziren, bertan zen portuges tropari begira: arroza, whiskia, tabakoa...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.

Lurraren kolorea, alpaparen eta ogiaren usaina.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

2 itsas alpapa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Itsas alpapa edo itsas medikagoa ("Medicago marina") "Medicago" generoko lekalea da, Mediterraneoko arroan jatorria duena. ETC-entziklopedia   Itsas alpapa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus