Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrenka adlag eskatzen, otoitz eginez.

Hasieran ez zuen nahi, aurreko bisitaldiko nire zaputzaldia gogoan, baina, otoika estreina eta arrenka gero, lortu dut halako batez Paveseren borondatea beratzea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.

Baina, berez, errogatibak (hitzak dioenez, latineko rogare aditzetik baitator, eskariak arrenka egitea, alegia), eskariak behar jakin eta publikoren baten alderakoak izan ohi ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Haietako batzuen aurrean belaunikatu eta arrenka hasi zen, erreguz eskatu zien egin izan zituen bekatuetatik libratzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Italiako jaun guztiek arrenka eskatu zuten enperadoreak lege bat egin zezala gehiegikeria lotsagarri hura zuzentzeko .150.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Gure protagonistengana itzultzeko tenorea da, zeren badira minutu batzuk egongelako atearen aurrean daudela, biak arrenka, batak besteari lehena sartzeko eskatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Maitea, aditu, arren... lehen eta azken aldiz eskatuko dizut arrenka... egizu nigatik, hartu urtebetetze-egunero, nork bere buruaz pentsatzen duen egun horretan, hartu arrosak eta ipin itzazu loreontzian.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Nire maitalea izan ondoren, onar ezazu, arrenka diotsut, laztana, nirekin emaztearena egitea, eta hartara ozen esan ahal izango dut hain irrikatsu maite dudan plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Hinbadek amaitu zuelarik, Sinbadek arrenka eskatu zion lehengo hitz haiek errepikatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrenka ari (11); arrenka eskatu (3); arrenka eskatzen (4); arrenka galdatzen (3); arrenka hasi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus