Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazoizko izlag zentzuzkoa, bidezkoa; arrazoimenaren araberakoa. ik arrazional.

«Herritarren artean gehienak, hamarretik bederatzi, zintzo-zintzoak dira eta euren jokaera arrazoizkoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Beste egoera batean bagina, erantzungo ziokeen zerbait Lauaxetak neskatoaren suminaldi absurdu hari, modu arrazoizko batez erantzun ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 95. orr.

Normalean, irrazionala dena, arrazoizko botoa eman beharrean suminaren eta bihotz-ukaldiaren hautua egin duena...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 81. orr.

Haren helburuak arrazoizkoak ziren beti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu; lurjabeei ematen die -laborantza berrietan euren burua sartu nahi izanez gero-, salneurri arrazoizko baten barruan, xede horretarako laguntzak eskuratzeko itxaropen oinarriduna.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Romeo eta Julietaren jokabidea ez zitzaion oso arrazoizkoa iruditzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.

Bai, hori guztia bazekien, eta semeek arrazoizko gomendioak eman zizkiotela; egia esatera, lehendik ere pentsatua zuen halakorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Zientziak, unibertsoa deitzen dugun mamut horren behatz-hezurtxo baten deskribapena ematen digu; filosofiak mamut hori nolakoa izan daitekeen arrazoizko hipotesi bat nahi digu eman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus