Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazoiketa 1 iz ondorio batera heltzeko elkarrekin lotzen diren argudioen segida.

Beraz, arrazoiketa oso ahulak, baina "sentimendu" oso sendoak eusten dio, oso sendo, konbentzio txiki horri.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 66. orr.

Ebazpenaren arrazoian sartu gabe, Seaskak gogor gaitzetsi du epailearen arrazoiketa eta agintariei zein hizkuntza politikaren arduradunei kargu hartu die.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Nire arrazoiketa ez dagokie meategi guztiei:     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Guri dagokigunez, hiru arrazoiketa edo gertaera ekar ditzakegu hona, hizkuntza berreraiketetan jarria dugun ustea emendatzera datozenak:  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 269. orr.

Bere arrazoiketa osorik jarraitzerik izan ez dudan arren, batez ere juduez, euren bekatuez eta euren jainkoaz esandakoak, harrapatu naute hitzek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Pertsonaia ezberdin bati buruz ari ziren, baina biek bat egin zuten sentimenduan eta arrazoiketan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.

Haserrearen biziak edonolako arrazoiketa eragozten zion arren, bete-betean asmatzen zuen irainik mingarriena aukeratzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 295. orr.

Eta ez dago ezer apartekorik, arrazoiketa kontu hutsa da: denbora, garaia, moda eta une psikologikoa kontuan hartuz gero, hortik berehala ateratzen duzu hau eta bestea gerta daitezkeela halako giro batean eta gauzak halako moduan egonda.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 19. orr.

Orain jar gogoa arrazoiketa zuzen batera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 153. orr.

Arrazoiketa arin bezain sobrioa egin zuen orduan: ezin ziren Marcos eta Roma izan, Lisboan zeudelako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 127. orr.

2 arrazoiketa automatiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

IBMk Watson lengoaia naturalen prozesamendua, informazio bilketa, ezagutzaren errepresentazioa, arrazoiketa automatikoa eta ikasketa automatikoa erantzunen bilaketaren eremu irekian aplikatzen dituen teknologia aurreratuen sistema bezala deskribatzen du. ETC-entziklopedia   Watson (adimen artifiziala) Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus