Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen sekula pentsatu inongo eskubiderik zuenik besteen gainean, ezta besteek ere bere gainean: biziak emandako dohainak arrazoigabe eta doakotzat hartzen zituen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.
Ebazpen hori, ikusiko dugunez, ez da erabat arrazoigabea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 60. orr.
Akordioa EAEko gobernua nazionalista zelako haustea zentzugabea eta arrazoigabea da. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Behiak jatea eta hiltzea debekatzen duen legea, beraz, ez da arrazoigabea Indietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.
Bestela esanda, osagai-egituraren arabera arrazoigabea eta azalezina dirudien hizkuntz jokabide jakin batek erraza eta ereduzkoa ematen du ikuspuntu formaldatzailea onartzen dugunean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 107. orr.
Izan ere, egokitzearen kontua -eta are berak ezagutzen zuen bizitzarena- patuaren zartako arrazoigabe batek eten zuen; gaixotasun batek, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.
Kopuruak, berriz diot, gizon bakarra geldiaraziko lukeen beldur izugarri eta arrazoigabe hori ezabatuko luke. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 180. orr.
Kezka hau ez da arrazoigabea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.