Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazoidun izond arrazoia, adimena duena. ik arrazional 2.

Hegaztiak ikusi zituenean, Jainkoaren santua korrika eta alai joan zen leku hartara eta agurtu egin zituen, izaki arrazoidunak balira bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 816. orr.

Ohiturazko zuzenbidearen aurrean, lege arrazoidun horrek idatzian du euskarria, idatzia baita ororen zimentarri eta egontokia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

146 Giza gogamenak berezko interesa hartzen du moraltasunean (edozein izaki arrazoidunengan halabeharrez gertatzen den bezala, sinesten dudanez), nahiz eta interesa zatitua dagoen eta praktikoki garailea ez den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 301. orr.

Gure biktima gaixoak: haien sufrimendua gure Ideiaren irozgarria da; haiek biktimago eta gu arrazoidunago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

Ene herriko kanta nostalgikoak Maien eleak estali zituen, aldi berean arrazoidun nahikundez eta sentimentalki erabat galdua nengoela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.

Arima arrazoidunak, nolanahi ere, haren graziaz garbituak, honelako ikuskizunera irits daitezke, eta ez dago hau baino ikuskizun bikainagorik ez eta zoriontsuagorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 290. orr.

Baita arrazoidun gizakien adimenaren argi izpirituzkoa ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Hirugarrenik, frogatzen da Jainkoak gizona egin duelakotz abere arrazoidun hiritar edo politiko bezala Aristotelesen eta san Tomasen arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima arrazoiduna (12); arrazoiduna dela (3)

arima arrazoidunak (6)

arima arrazoidunaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus