Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrokatsu izond arroka asko dagoena edo dituena.
Lurrean etzan zen horma arrokatsuaren oinaldean, eta burua sorbalden artean sartu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.
Beraien aurrean, ibaiaren beste bazterrean eta haren gain-gainean zut, berrogei metro altuera izango zuen tontor arrokatsu bat altxatzen zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 136. orr.
Sekulako zaunka-saio zalapartatsuak antolatzen ditu, urtegiko bakea nik nahi baino areago urratuz eta Karrandiko mazela arrokatsuetan hamaika oihartzunetan biderkatuz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.