Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geroago mutikoa Berrako mugaraino eraman eta, hantxe biak arroka baten hegian jarririk, Piarresek: Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.
Tontorrari so zegoen arroka lauaren gainean geunden biak, bizkarrez etzanik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 149. orr.
Tunel ilun batean aurrera joan ziren, gazteluaren azpian, ziur asko, eta lurpeko portu moduko batera iritsi ziren: han arroka eta harri kozkorren gainera irten ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.
Hezurra arroka mota bat besterik ez balitz bezala hartuta, ezin dira esplikatu ezaugarri horiek, ahula baita harria tentsioetarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Gorputz erdiko plano amerikanoa den argazkia sugarretan kixkali ahala, argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.
Bazirudien hitzarmen bat-edo egina zela Satanekin, gizakiei amarruak egiten dizkien Gaizkilearekin, gizakien bidean arrokak eta tranpak jartzen dituen harekin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.
Fraidetxe aintzinean bada eskuarekin, batere indarrik egin gabe mugiarazten den gaitzeko arroka bat, hortarik izen hori. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 47. orr.
Uztail hondarreko eguzkiaren ferekan, belar guriak lekua kendu dio han arroka gorriari. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 63. orr.
Gerritik heldu zion, lepoa musukatu eta haren ipurdiari itsatsi zen, muskuilua arrokari bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.
Horiek hala, higadura hainbat eskualdetan arroka amaraino iritsi da, eta horrek ahalbide zezakeen ur gehiago lur azpira sartzea eta failetan eragin, eta lurrikarak abiarazi. ETC-prentsa Berria, 2010-02-25
Jatorrizko arroka ama zein izan daiteken ondorioztatzea (protolitoa). ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009
Horren ondorioz, arroka amaren jatorrizko konposizioa aldatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010
Lurzoruko sulfatoa arroka amaren meteorizaziotik iristen da nagusiki. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Beste oztopo batzuk dira, besteak beste, arroka ama magnetikoak sortutako hondoko interferentzia edo okupazio-aldi luze batek eremu zabal batean utzitako geruza magnetikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Hauek, arroka amatik (jatorrizko arrokatik) migratu dezakete biltegi arroketara, eta hala gertatuz gero, ustiagarriak izango dira. ETC-entziklopedia Arro barneko sedimentu, Wikipedia
Oso ezaguna da arroka ama edo biltegia izateagatik, bere porositate eta iragazkortasun edo irazkortasun baldintzak direla eta. ETC-entziklopedia Lutita, Wikipedia
Pikor fineko arroka azidoek (edo feltsikoek) kolore arrosa, zuria edo marroi argia izaten dute; bitartekoek, gris berdaxka; mafikoek eta ultramafikoek, gris iluna edo beltza. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009
Mineral basikoak, olibinoa edo piroxenoak esaterako, ez dira agertuko, arroka azidoak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009
Arroka berdeen gerrikoa edo greenstone belts, 6.000 eta 20.000 metroko lodiera duten arroka arroken pilaketa dira, sekuentzia horiek bi eremutan bana daitezke: ETC-entziklopedia Arroka berdeen gerriko, Wikipedia
Arroka berdeen gerrikoak, batez ere, konposizio ezberdineko arroka bolkanikoekin, azaleko gorputz intrusiboekin eta sedimentu bulkanogenikoekin osatuta daude, olibinoan aberatsak diren magma-koladak eta azaleko sillak urriagoak direlarik. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
12.9 irudia Deformazio-ereduak eta granitoaren eta arroka berdeen arteko erlazioak Zimbabweko Bindura-Shamva arroka berdeen gerrikoan. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Lehen bizidunen aztarnak aurkitu dituzte arroka bolkanikoetan. Berria - Gaiak 2004-04-25
Arroka detritiko batzuek erabilera industriala badute. Lutitak esate baterako zeramikagintzan erabiltzen dira. ETC-entziklopedia Arroka sedimentario detritiko, Wikipedia
Ondoren, zehazten da ea badagoen osagai alokimikorik eta ortokimikorik, mineralik edo arroka detritiko zatirik, bai eta haien konposizioa eta tamaina ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009
Arroka filoniarrak edo Arroka hipoabisalak arroka igneo intrusiboak dira, magma sumendiko zainetatik gora igotzen hasi eta kanpora atera aurretik solidotzen denean sortzen direnak. ETC-entziklopedia Arroka filoniar, Wikipedia
Arroka igneo (pegmatita) zein arroka metamorfikoetan topa genezake beste mineral hauekin batera, besteak beste: kuartzoa, feldespato potasikoak, anfibola, granatea, biotita... ETC-entziklopedia Albita, Wikipedia
Basaltoa eta gabroa bezalako arroka igneo primarioak, anfibol arrokekin lotuta egon daitezke. ETC-entziklopedia Anfibolita, Wikipedia
Formazio horiek harreman estua dute arroka igneo ultramafikoek eratzen dituzten konplexu bandeatuekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Diaklasok, maiz, geruza sedimentarioen geruzapen-gainazalekiko paraleloak izaten dira, edo, arroka igneo masiboetan, aldi baterako higadura-gainazalarekiko paraleloak izan ohi dira; horrelakoetan, azaleko diaklasa deritze. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Horrenbestez, ikusten da arroka kristalino zaharrenak (arroka ama igneoa) gneisera metamorfizatu direla. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009
Karezko arroka kristalinoa, pikor ertain edo larrikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010
Kanbriarraurreko zokalo bat da, aro devoniarretik permikora bitartean tolestuz joandako arroka kristalino eta metamorfiko paleozoikoz osatua, eta gerora izugarri higatua. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Arroka mafiko ugarienak basaltoa eta gabroa dira. Mineral ohikoenak olibinoa, piroxenoa, anfibola eta biotita dira. ETC-entziklopedia Mafiko, Wikipedia
6,5 eta 7,5 km/s-tik gorako abiadurak arroka mafikoek eta anortositek eta marmolek erakusten dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Zeolitaren faziesan sortzen da, arroka mafikoetan, tenperatura baxuko mineral hidrotermal gisa. Prehnita, eskolezita eta mesolitarekin batera agertu ohi da. ETC-entziklopedia Aerinita, Wikipedia
Orokorrean, mineral hauek Si gutxi dute, eta beraz, arroka mafikoetan (basikoetan) topatzen ditugu. Bestalde, haien makla polisintetikoengatik dira bereizgarriak, bereziki mineralogia optikoan. ETC-entziklopedia Tektosilikato, Wikipedia
Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, sumendietatik atera eta ur azpian edo lur gainazalean laba hozterakoan sortutako arroka igneoak dira. ETC-entziklopedia Arroka bolkaniko, Wikipedia
Mapan, kolore gorriak eta marroiak tartekatuta agertzearen arrazoia da arroka magmatikoak igo zirela lurrazalaren hondotik, eta lehen metatutako sedimentuak zeharkatu zituztela. ETC-prentsa Berria, 2010-02-27
Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, sumendietatik atera eta ur azpian edo lur gainazalean laba hozterakoan sortutako arroka igneoak dira. ETC-entziklopedia Arroka bolkaniko, Wikipedia
Hortaz, arroka metamorfikoak edo harri metamorfikoak metamorfismo prozesuaren ondorioz sortutako arrokak direla esan dezakegu. ETC-entziklopedia Arroka metamorfiko, Wikipedia
Pikor-tamaina aski larriko arroka metamorfiko batean agertzen diren mineral tabularren orientazio paraleloak ezaugarritutako foliazoari eskistositate deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Arroka metamorfiko dentso eta ale xehekoa, mota askotako sedimentuak -esaterako, buztina edo eskistoa- konprimituta sortzen dena. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
As-ri dagokionez, Pirinioetako arroka metamorfiko eta plutoniko asko arsenopiritan aberatsak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Eskualde handi horretako penelautada zaharrak arroka metamorfiko zaharrez osatuta daude -granitoak, gneisa, kuartzitak eta abar-, eta zurrunak eta nahiko egonkorrak dira -orain dela 600 milioi urtetik hona-. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Arroka piroklastiko arruntena Toba da. Arroka honen osagai nagusiak errautsaren dimentsioa duten fragmentoak dira, fragmento hauek sumenditik atera bezain laister zementatu direnak. ETC-entziklopedia Arroka piroklastiko, Wikipedia
Granitoa da han nagusi: "Arroka plutonikoak dira". ETC-prentsa Berria, 2017-05-07
Material horiek gradu ezberdineko deformazioa eta metamorfismoa pairatzen dute, eta arroka plutoniko ugari barneratzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Goi-anfibolitatik granulitara bitarteko fazieko gneisez osatuta daude, eratorpen metasedimentario zein metaigneokoak dira eta, haiekin batera, arroka plutoniko batzuk ageri dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Arroka plutoniko ere baderitze, eta bere meategiei, dike deritze. Mota hauetako arroka batzuk granitoa, gabroa eta sienita dira. ETC-entziklopedia Magma, Wikipedia
Diorita arroka igneo edo arroka plutoniko bat da. ETC-entziklopedia Diorita, Wikipedia
Gabroa plagioklasa eta mea mineral mafiko ferromagnesikoz osatutako arroka plutoniko bat da. ETC-entziklopedia Gabro, Wikipedia
Hori dela eta, seguruenik, Mg-serieen aktibitate plutonikoa denbora tarte zabal batean zehar jazo zen eta arroka plutoniko gazteenak oraindik ere lurpean, sakon, existitzen dira. ETC-entziklopedia Ilargiaren geologia, Wikipedia
Geruza hau gabroz, arroka plutoniko basikoz, osatuta dago. ETC-entziklopedia Lurrazal, Wikipedia
Arroka plutoniko eta metamorfiko oso deformatuak barneratzen dituen orogenoen erdiko eremua da. ETC-entziklopedia Orogeno, Wikipedia
Tratatu bako hondakin-urak, atmosferaren kutsadura, industriek isuritako hondakinak eta txarto kudeatutako arro hidrologikoetatik iristen diren arroka sedimentarioak dira, hein handi batean, horren errudun. Berria - Gaiak 2004-06-05
Arkosa %60 baino gehiago kuartzoa eta %25 baino gehiago feldespatoa duen arroka sedimentario detritiko bat da. ETC-entziklopedia Arkosa, Wikipedia
Dolomita arroka sedimentario ez detritiko baten izena da eta baita berau sortzen duen mea mineralarena. Batzuetan magnesio kareharri izena ematen zaio. ETC-entziklopedia Dolomita, Wikipedia
Arroka ultramafiko edo ultrabasikoak silizio dioxido silize kopuru txikia (orokorrean %45etik behera) duten arroka igneo edo eurengandik eratorritako arroka metamorfikoak dira. ETC-entziklopedia Arroka ultramafiko, Wikipedia
Lurraren mantua arroka ultramafikoz osatua dagolea kontsideratzen da. ETC-entziklopedia Arroka ultramafiko, Wikipedia
Arroka ultramafikoak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. ETC-entziklopedia Arroka igneo, Wikipedia
Arroka ultramafiko askotan mineral berdeak egon ohi dira, baita eskisto-berdeak bezalako arroka metamorfikoetan. Azken honetan klorita, aktinolita edo epidota bezalako mineralak aurki daitezke. ETC-entziklopedia Berde, Wikipedia
Nukleo-mantu muga honetan 5,5 g/cm-ko dentsitatea duten arroka ultramafiko oso trinkotuen ondoren 10-13 g/cm-ko dentsitatea duen burdina eta nikelezko nahasketa urtua aurkitzen dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Arrokatako lotxa ("Phycis phycis") ur gaziko arraina da, Phycidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arrokatako lotxa, Wikipedia
Urte berrirako nire asmoa Ilargiaren misterioak argitzea da, gure satelitea nolakoa den ulertzeko, eta Lurra zein beste arrokazko planetak hobeto ulertzeko. ETC-prentsa Berria, 2012-01-05
Arrokazko planeten masa osatzen dute (Lurra, Merkurio, Artizarra, Marte...): planetak, euren akrezioan zehar osatuta dauden material silikatatuen fusioaren ondoren, haien hozte eta kristalizazioaren bidez eratutakoa. ETC-entziklopedia Arroka plutoniko, Wikipedia
Jules Verneren "Hector Servadac" eleberrian kometa baten gainean pasatzen dira Saturnotik gertu, eta arrokazko planeta mortu bat irudikatzen du. ETC-entziklopedia Saturno, Wikipedia
Arrokak agente geologikoen menpe daude, eta, horien eraginez, milioika urte dirauen etengabeko prozesu ziklikoa sortzen da: arroken zikloa edo ziklo petrogenetikoa. ETC-entziklopedia Arroka, Wikipedia
Geologiaren ikuspuntutik, arroken ziklo ebolutiboa lurzoruak eratzean amaitzen da, eta hiru prozesu hauetan laburbiltzen da: ETC-zientzia, zuzenbidea Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010
Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Ilargi arrokak Lur planetako Ilargian eratutako arrokak dira. Ilargi arroka gehienek Lurreko arroken antza handia dute, bereziki oxigenoaren isotopoen kopuruari dagokionez. Hala ere, Ilargi arrokek burdina gutxi izan ohi dute eta ez dute potasioa edo sodioa bezalako elementu hegazkorrik. Gainera, ez dute urik. ETC-entziklopedia Ilargi arroka, Wikipedia
Oraindik ez dute jalkin horien iturria ezagutzen, baina ilargi arroketan oxigenoa egoteak ere erraztuko lituzke gizakiaren etorkizuneko misioak; arnasteko ezinbesteko izateaz gain, oxigenoa suzirientzako erregai aproposa baita. ETC-prentsa Berria, 2010-09-23
Arestian aipatu bezala, Lurreko arrokek ez bezala, ilargiko arrokek ez dituzte osagai bolatilak ez mineral hidratatuak. Gainera, ilargiko arroka ugarik anortita mineralaren kontzentrazio altuak erakutsi dituzte, lurrean ez bezala. ETC-entziklopedia Ilargi arroka, Wikipedia
Aurretik AEBen zein Sobietar Batasunaren misioek Ilargiko arrokak ekarri zituzten; Stardust ontziak (NASA) kometa hautsa ekarri zuen, eta Genesis ontziak (NASA), eguzki haize-partikulak. ETC-prentsa Berria, 2010-11-18
Esate baterako, 16.19 irudian ageri diren datuek erakusten dutenez, Ilargiko arroketako sulfuro isotopikoaren osaera meteoroetako sulfuroaren antzekoa da, eta ez sulfuro biogenikoaren antzekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Bi hilabete eskas lehenago, Apollo 11ko astronautak Lurrera itzuli ziren Ilargiko arroka batzuk hartuta. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
arroka artean (3); arroka bat (3); arroka baten (4); arroka batera (3)
arroken artean (5); arroken artetik (3); arroken kontra (9)