Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrobatu, arroba(tu), arrobatzen du ad ebatsi, ostu, lapurtu.
Handik arrobatu dute hiru eta zazpi miliunen haineko diruketa, islamisteri Iran, Siria eta Libaneko Hezbolak ekarria zietena. Herria 2004-03-04
Aitzineko hilabeteetan arrobatu lau bankuak ebatserrazagoak zirena? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Donibane Lohizunen,hiri hortako joaieria ezagutuenetarik bat, merkatu plazatik hubil, arrobatua izan da joanden larunbatean, eguerditik eta aratsaldeko biak arte hortan. Herria 2002-12-12
Zeren iduritzen baitzitzaidan ezen bihotza hautsi eta arrobatu zidala, eta haren traizioneak ez zuela bertze pagamendurik merezi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.