Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arritmia iz bihotz taupaden maiztasunaren erregulartasunik eza.
Askatasunak jakinarazi zuenez, iragan igandean Larredonda ospitalera eraman behar izan zuten bihotz arritmiak zituelako. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
-Arritmia arin bat duzu, eta zaindu beharra duzu. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.
Ez zekien txortan, ez zekien ezta oinarrizko zenbait kontu ere, esaterako, gizonak ez duela jokatu behar bere zakila arritmiak jotako pistoi bat balitz bezala, ezpata-kolpeak jo, jo eta jo. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.
Doinu hartan arritmia ukitua zegoen nonbait. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.
Berriro arritmia itogarri hau. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.