Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arriskugarri izond arriskutsua, arriskua sortzen duena.

Batzuk -poliziaren ustez arriskugarrienak, beharbada- ziegetan sartu zituzten, eta gainezka zeuden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Horrek guztiak kolokan utzi izan du komunitatearen demokratizazioa eta bertikalismo arriskugarria nagusitzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Emakume batentzat maitasunaz ari dela esatea arriskugarria da, oso.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Morenteren ahotsa apurtu samar entzuten da pasarte batzuetan, baina maisua da ertzean dabilenean muga arriskugarri hori ez gainditzeko.  Berria - Kultura   2006-04-09

Hutsaren lurralde arriskugarrian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Ez naiz zer-gerta-ere ari, ohar zaitezte zein larri eta arriskugarri den erasotzen dizuen gaixotasuna, ez baduzue zuen osasunaren aldeko erabakia hartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.

Gauza kezkagarri eta arriskugarria, doi-doi irauten baitute, hari baten bidez edo, argiarekin eta fedearekin bat eginik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.

Zoritxarrez, mekanismoak ez ditu bereizten germen arriskugarriak eta ordezko pieza onuragarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Ez dagoela, esan ohi zuen, alargundutako musa bat baino gauza arriskugarriagorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.

Aurkitu beste sistema bat, giza espeziearentzat hain arriskugarri ez dena!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

arriskugarri batean (2)

arriskugarria da (4); arriskugarria izan (5); arriskugarria izan daiteke (4); arriskugarria zela (3); oso arriskugarria (3)

bezain arriskugarriak (2)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus