Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arriskualdi iz arrisku une edo denbora.
Esate baterako, giza genetika harturik hizpide, garbi dago giza genoma dezifratzeak hainbat arriskualdi ekar ditzakeela ondotik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
Antonio Díaz, Antonio Ribera y Díaz de Herediaren aitonaren aita, alegia birraitona, gizon ausarta zen, adoretsua oso, zalantzaldietan beti aurrera jotzen zuena, arriskualdietan sekula ez atzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.
Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea, hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da. Elizen arteko biblia EsZ 25,19