Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guraso izan gabe, nire kargu-egite hutsagatik beren bizia arriskatzen zuten batzuen etxean bizi behar nuen? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
Alexek proposatu zuen bere autoan eramatea, baina ez zuen inork hainbeste arriskatu nahi izan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 110. orr.
- Amodioa, ezkondu aitzin badun eta, ezkontza ahitzean, bikotekide batek edo besteak bere gustuko ohaidea harrapatzea lortzea duenean, bestela bizi osoa amodiorik gabe higatzeko arriskatzen dun! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.
Ederki lagunduko ziguten halakoetan, bai arraunean, bai arrantzan; alabaina, geure buruak arriskatu bai, baina bihotzik ez genuen gazteei arriskura joaten uzteko; zeren, esan dizudanagatik ere, izugarrizko arriskua baitzen hangoa, eta gezurra litzateke besterik esatea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.
Euren arteko lehian ez zuten asko arriskatu eta hiru partida berdinketarekin bukatu ziren. Berria - Kirola 2004-12-14
-Odol nobleenak bizitza zuengatik arriskatzen du -zioen Zednicek kontseilariak leiho ondoan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.
Nik uste, jendea zenbat eta lasago eta harroago bizi, orduan eta prestuago izaten dela sentimendu atsegin bategatik bizia arriskatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 343. orr.
Arrazoizkoa al da, bere burua eta gauza guztiak zugatik heriotzara arte arriskatu dituen adiskide zintzoari hain premialdi larrian huts egitea? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Edek Morse andrearen alde arriskatzen zuen dirua denak poker-jokoan aritzen zirenean; alboan esertzen zitzaion eta noizbehinka haren belaunen kontra igurzten zituen bereak, partida amaitu artekoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.
Kuriosegia agertuz, arriskatzen nuen fitsik ez jakitea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.
Kirol kazetariek (bat-batekotasuna dela eta gehien arriskatzen direnak, bestalde), politika orrialdeen arduradunek adina zaintzen dituzte ideologiaren zutabeak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.
Hala ere, agindu oso zehatzak zeuzkan, ezin zen arriskatu Berria - Kultura 2004-05-22
Cerratok ez zuen inolako helbururik izan sekula, ez zen ezertara arriskatu, etxe zuloan bertan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.
Gainera, onartu beharra dago, monokuloaz ibiltzen diren zerrikumeak izango dira, baina larrua arriskatu behar denean, arriskatzen dute. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.
Gehiago ikusten ditut nik Gortean eta Zuzendaritzan, larrua arriskatzen den liskar-zelaian baino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 209. orr.
Hi heure larrua arriskatzen bahabil, zer deabrurengatik ez du jarri behar bestek zerbait beretik? Contla aberatsez pil-pil zagok. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
arriskatu baitu (2); arriskatu barik (2); arriskatu behar (12); arriskatu behar da (2); arriskatu beharra (4); arriskatu du (3); arriskatu duen (2); arriskatu duten (2); arriskatu egin (30); arriskatu egin behar (14); arriskatu egin dut (2); arriskatu egin zuen (5); arriskatu egingo (4); arriskatu egiten du (3); arriskatu eta argitaratzeari (2); arriskatu eta irabazi (2); arriskatu gabe (10); arriskatu nahi (17); arriskatu nahi izan (5); arriskatu nintzen (4); arriskatu zen (5); arriskatu zuen (10); arriskatu zuten (5); asko arriskatu (17); asko arriskatu eta (2); asko arriskatu zuen (4); bakea lortzeko arriskatu (3); bizia arriskatu (6); bizitza arriskatu (2); buruak arriskatu (2); dena arriskatu (2); ez arriskatu (4); ez du arriskatu (3); ez dut arriskatu (3); ez nuen arriskatu (2); ezer arriskatu (2); ezin nuen arriskatu (2); ezin zen arriskatu (3); gehiago arriskatu (2); gehiegi arriskatu (6); gehiegi arriskatu gabe (2); gutxi arriskatu (2); gutxiago arriskatu (2); hainbeste arriskatu (3); horrenbeste arriskatu (3); horretara arriskatu (2); lortzeko arriskatu (4); sakearekin arriskatu (2); sobera arriskatu (3); sobera arriskatu gabe (2)
arriskatua da (2); arriskatua izan (2); arriskatua izan da (2)
arriskatuko da (2); arriskatuko dut (2); arriskatuko dute (2); arriskatuko naiz (2); gehiago arriskatuko (2); gutxiago arriskatuko (2)
arriskatuz irabazi (2); bere bizia arriskatuz (2); bere burua arriskatuz (2); bizia arriskatuz (5); bizitza arriskatuz (2); burua arriskatuz (2)