Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehienak arroken gainean daude anabasan, ur zikinak isurtzen dituen hustubidearen arrimura etorriak. «Bizia lo», 2003 - 88. orr.
Irria pizten badigu ere, kontsolamendu tristea da filosofoaren hitza, hala nola den tristea eskuaren konpainia beste gorputz baten arrimua irrikatzen duenarentzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.
Maila pertsonalean arrimua eman zidan auto-estimu literarioa oso kolokan neukan une batean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 381. orr.
Mahatsondoek eta makaldiak bat egiten duten tokian dago, ibaiaren bihurgune baten arrimura jarria. «Bizia lo», 2003 - 148. orr.
- Arraioa, haizea baino arinago egiten du korrika -esan zuen Royk arnasestuka eta zabuka, Herfen sorbalden arrimuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 487. orr.
Atzealdeko ezpondan, berriz, belar izpi bakanen arrimuan, beste lagun mordo bat geldi; berauek ere norarik gabeko begira funsgabean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 318. orr.
Pitxerrak haien aurrean utzitakoan, zuhaitz batera hurbildu, enborraren arrimuan zegoen pala handi bat hartu, eta lorategira joan zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Coliman bizi ginen, izeba Gertrudisen arrimuan, eta hark aurpegira botatzen guri berarentzat ginen zama. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.