Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrimatu, arrima, arrimatzen 1 da/du ad hurbildu. ik bermatu.

Arrimatzen diren kazetari-gaiak harri eta zur geratzen dira ikustean bertaratzen diren ofizioko berriemaile gehienak mutuak direla.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Amak esan al dizu hona etortzeko? ez arrimatu gehiegi, Justo, begiak pantailan itsatsita geratzerik nahi ez baduzu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 258. orr.

Orduan arrimatu zen txalupa, eta gauza asko ez dut gogoratzen.  Berria - Harian   2005-06-10

Oso arrimaturik sentituko dituzu bere titiak zure paparraren kontra, bere gerria zure gerriaren kontra, bere izterrak zure zangoartean, bere arnasa zure saman, bere zangoartea zure izterretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

Ahal nuen gehien arrimatu naiz hormaren kontra, taldeari pasatzen uzteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Astemea, hura ikustean, harresira arrimatu zen, Balaamen berna harresiaren kontra zanpatuz. Balaamek jo egin zuen berriro.  Elizen arteko biblia   Zen 22,25

Dantzan ibili ziren eta neska asko arrimatu omen zitzaion.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 129. orr.

Gai-jartzaileari ondo ulertu nion, ezkongaiak ziren eta Lazkanok dudak zeuzkan, bestea ez ote zitzaion aitaren dirutzagatik arrimatuko.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.

2 da/du ad antolatu, prestatu, moldatu.

Gure plazak gaur egun itxura ederrenetarik izanki eta, inguruko auzotegieri buruz doatzin bideak osoki dire arrimatuak.  Herria   2001-06-21

Orai izanen da dorpeena: lasa ernai nagusia, ezkila dilindan jasanen duena, bere tokian ezartzea; agian ongi arrimatuko dute ezkilaren kafia.  Herria   2005-06-16

3 da ad bikote bat ezkondu gabe elkarrekin bizitzen jarri.

Arrimatuak, ez ezkonduak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Ezkongabeak, arrimatuta bizi direnak, ezkonduak, bananduak eta alargunak, denak masturbatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 1 aldiz agertzen direnak)

arrimatu arte (1); arrimatu artean (1); arrimatu aurretik (1); arrimatu behar izan (1); arrimatu beharra (1); arrimatu berriz nigana (1); arrimatu besterik ez (1); arrimatu da gaztea (1); arrimatu dut (1); arrimatu egiten zuan (1); arrimatu ere bai (1); arrimatu gabe (2); arrimatu gara (1); arrimatu gehiegi (1); arrimatu gurean (1); arrimatu haren etxera (1); arrimatu naiz (1); arrimatu nintzen (3); arrimatu ohi da (2); arrimatu omen zitzaion (1); arrimatu zaio (2); arrimatu zaizkie (1); arrimatu zaizu (1); arrimatu zara erantzunean (1); arrimatu zen arren (1); arrimatu zen txalupa (1); arrimatu zuen bankua (1); asko arrimatu (1); ataurreraino arrimatu (1); auzora arrimatu (1); barnealdeko ordokitik arrimatu (1); bat arrimatu zaizu (1); bera arrimatu (1); beregana arrimatu nintzen (1); bidali eta arrimatu (1); bilbo aldera arrimatu (1); biziki ontsa arrimatu (1); burua arrimatu (1); dantzan beregana arrimatu (1); elkarrengana arrimatu ziren (1); etxeraino arrimatu zen (1); ez arrimatu berriz (1); ez arrimatu gehiegi (1); ez baitzen arrimatu (1); ez naiz arrimatu (1); ezein ofizialtasuni arrimatu (1); gehiago arrimatu zaio (1); gehien arrimatu naiz (1); graduraino arrimatu (1); harengana arrimatu (1); harresira arrimatu zen (2); harrira arrimatu aurretik (1); hautsiak arrimatu arte (1); helburu horrekintxe arrimatu (1); hi ez arrimatu (1); inor arrimatu (1); inori atzetik arrimatu (1); irabazleengana arrimatu (1); itsasotik arrimatu (1); kontra arrimatu (1); litrora arrimatu (1); mahaira arrimatu (1); mediterraneo itsasotik arrimatu (1); neska asko arrimatu (1); noiznahi arrimatu (1); ofizialtasuni arrimatu gabe (1); ontsa arrimatu (1); ordokitik arrimatu (1); orduan arrimatu (1); paretaren kontra arrimatu (1); sarritan arrimatu (1); sekula arrimatu ez (1); sobera arrimatu (1); tipo bat arrimatu (1); tximiniara arrimatu (1); zain dagoenean arrimatu (1); zoro etxeraino arrimatu (1)

arrimatuxeago dantzatzen (1); lehen baino arrimatuxeago (1)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus