Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arribatu, arriba, arribatzen da ad heldu.

Arribatzean, bazen krakadaño bat eta bestalde mutxikoak eman dira! Han ziren oinezkoen agurtzeko Hendaia, Urruña eta Ziburuko auzapezak.  Herria   2004-03-25

Poliki, zapatillak ez zikintzearren elur lokaztuari begira, zumarretara arribatu zen; hiru zumar, kukuluetan hosto gorrizta batzuk, enborraren alde batean horma, beltxuria beste aldea eguzkiaren argitan, elur gainean hiru itzal.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.

-Azkenian anbulantzia eta penizilina Iruñera arribatu zitxun, oixu!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.

Akitua arribatzen naiz etxera, biziki nekatua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 14. orr.

Goizaldean jende gehienak lo egin zuen eta egunsentia puntualegi arribatu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Bayrouez da arras 9 miliunetarat arribatu, Noel Mamère-ek 4 miliunen ozka du gainditu, ez gehiago.  Herria   2002-07-25

Harkiari frankotan galde egin diozue noiz arribatuko ote.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 12. orr.

Eskainiko niokean gustura sakrifizioren bat bizitzari: ez zitzaidaan axola izango arribatzen ginen portuetarkoren batean etxeko posta-mezuren bate berri txarrak ekartzea, ez zitzaidaan axola izango jauregi hau errea zela, edo dirua galdua nuela jakin izan banu...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 175. orr.

Manhattanera arribatu direla ohartu da.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Eta Amsterdamerat arribatu, untzia deskargatu, eta kargaren truke koberatu beharreko diruak koberatu ondoren, berriz, kapitainak bere azken kontseilua eman zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus