Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harginak beharrari lotu ziren ugazaba azal zedin baino lehen, eta itsaso txarrak arribada atzeratuko zuela etsita zeundenean, "Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.
Eta opari bat eskainia izan zaie elbarrituei Frantziako itzuliaren arribada kari, Réduit plazan leku berezia ukanen dute txirrindulariak lehen lerroan ikusteko hel mugaratzen. Herria 2003-07-24
Eta, bide hartan, ondoko bideetan, aurrean zein atzean, gurdi kirrinka urrunek antzeko ilarak iragartzen zituzten; sekulako merkantzia arribada zen hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Arribadak aratsaldeko 4ak eta erdiak eta 8ak artean egiten dira. Herria 2004-05-27
Moilara iritsi nintzenean estatxa trinkatzen ari zen Beti Santa Rita, bertakoa zen, Fontela anaiena, baina ez zetorren arribadan, kanpaina osoa eginda zetorren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.
Bi baleontzi ikusiko dituzue berehala arribadan datozela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.