Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrezife 1 iz uharria, izaki bizidunek sortutakoa.

Arrezifeetako arrantza ikuskari bikaina zaio mutilari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

Gaskoinako itsasoak azpia jan eta urratu egiten dio, eta arrezifeetan luzatzen ditu bere marruma alimaleak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Olatuak zalapartaka lehertzen ziren arrezifeko hesiaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Koralezko arrezifeak galtzen ari direla gogorarazi dute aste honetan Estatu Batuetako biologoek.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Eta, horretan zebilela, urpean zegoen arrezife bat jo zuen, halako indarrez non Peter kareletik jausi zen, eta itotzeko puntuan egon zen, baina ontzira igo ahal izan zen berriro.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.

2 koral arrezife

Lurreko ekosistema zaharrenetakoak eta biodibertsitate handienekoak dira koral arrezifeak, adituen esanetan.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Eta ez da Pazifikoko uharteetan martxan jarri nahi den egitasmo bakarra: Kiribati artxipelagoan itsas parke handi bat eratu nahi dute, bertan dauden koral arrezifeak babesteko asmoarekin bereziki.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Europan nekazariek kalte handiak izango lituzketela aurreikusi dute, koral arrezifeen %97 desagertuko liratekeela, eta Afrikan eta Ameriketan gaixotasun asko Ğmalaria, esaterakoĞ indartuko liratekeela.  Berria - Gaiak   2006-01-31

3 koralezko arrezife

Koralezko arrezifeak galtzen ari direla gogorarazi dute aste honetan Estatu Batuetako biologoek.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Arrain espezien %4 (4.000 espezie inguru) koralezko arrezifeetan bizi dira.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Kolore harrigarriak ditu han eta hemen, eta koralezko arrezifeak eta itsasontzi itxura dauka, eta kobazulo basati eta bakartiak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus