Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arretu, arre(tu), arretzen 1 da/du ad isurkariez mintzatuz, gardentasuna galdu.

Lehorteak aldaba jotzen ere badaki abuztuaren ibilian: iturrien jarioa ttanttankatzen denean, bibelarra ahuldua eta zenbait tokitan arretua eta erdi ihartua trixtetzen denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.

Oinetakoak kendu, ibaian sartu eta hondo hareatsua astintzen du oinarekin, ura arretzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

2 da/du ad kolore arrea hartu edo eman.

Gero, adatsa arretu egin zitzaion laranja koloreko txabusina zuen bizkar lerdena korridoretik igarotzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

San Rokeak ezkero, lurrak beltz, hala dio garbi esaerak berak, lurra belztu, arretu eta zikindu den arren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.

Ezkerreko leihatilatik ikusi nuen itsasoaren urdina zelan arretzen zen kolore lohitsu bihurtzeraino, marra ilun bat basoaren berde bizian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 268. orr.

3 irud/hed

Agian egongo nintzen ordubete han zutik; ez nuen ikusten irudimenak igortzen zidan irudi arretu hura besterik, eta haren lepo makurtu, hesola gaineko esku, eta azpiko gona-barren lanpara-argiak sotilki argituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus