Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi jira arretatsu, pausaleku bila. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.
Irakurketa luze eta arretatsu batetik ez zuen izanen juzgu osatuago eta sakonagorik ateratzerik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.
Noizean behin, bere begirada arretatsu eta irribarretsua luzatzen dit; baina ez nau ikusten; jaten ari dena zelatatzen murgilduegi dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
Sendotasuna kontuan hartuko da baldin eta zimenduak lur sendoan finkatzen badira eta materialen hornidura arretatsua eta zekenkeriatan ibili gabekoa egiten bada. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Argazkian, Campoyk liburuak jaso zitueneko unea, Juan Ramon Corpas Kultura kontseilariaren begirada arretatsuren aurrean. Berria - Kultura 2004-04-23
Ruche jaunaren hitzaldiari bezain arretatsu segitzen zituen Léak osso buccoaren prestalanak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Kezkaz aztertu nituen, arestian baino arretatsuago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Pasabideetan barna ibiltzen nintzen, jantzi edo liburuei baino bezeroei arretatsuago. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 42. orr.
Arretatsu entzun dizkiot bere bizitzaz kontatu dituenak, India eta Txipre ere bisitatzeko modua izan duela, adibidez. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 170. orr.
Beraz, arretatsu jokatu behar dugu aurrez generabilen sistemari berrekiteko. Berria - Kirola 2004-01-13
Etxean dutxatik irtetean bezain arretatsu lehortu zuen zakilburua, bere azalari atzera eraginez eta haren azpia ere lehortuz, niri aspaldi irakatsi bezala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 11. orr.
Andrea ondoan arretatsu eta erne zutela aprobetxatuz, Amaiak artean egiteko zuen bideaz galdetu nahi izan zion. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.
Are arretatsuago behatu zuen adiskidearen begitartea eta izua unean baino unean handiago egin zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
arretatsu ari (2); arretatsu begiratu (4); arretatsu begiratzen (4); arretatsu entzun (2); arretatsu jardun (2); arretatsu jokatu (5); arretatsu jokatu behar (3); arretatsu jokatuko dugu (2); arretatsu ziharduen (2); astiro eta arretatsu (2); bezain arretatsu (7); erne eta arretatsu (2); hain arretatsu begiratzen (2); santuari arretatsu begiratzen (2)