Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arretagune iz arreta erakartzen duen auzia edo gaia.

Nire arretaguneak egitekoei lotuak dira, "ekintza-ingurukoak", eta nire denborapasako irakurketa, berriz, zientzia eta abeltzaintzaren inguruko aldizkariz osatua da gehienbat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Orain, aldiz, Mendebaldearen arretagune bihurtu da.  Berria - Mundua   2004-12-31

Ez dut nahi konpainia osoaren arretagune izaterik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 189. orr.

Haien pisupean pixka bat zabuka eginez, lortu zuen jendearen arretagunetik gelaren bazter batera irtetea; hantxe zegoen Ginny bere pertz berriaren ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Gakoa da bertsolariaren eta entzulearen arretagunea, une jakin batean erabat desberdina izatea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Denda bera ere, urtetan bere arretagune izana, erabat zeukaan hire anaiaren eta arrebaren eskuetan utzia; eta ez zuan bertara azaldu ere egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus