Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arabarba iz gazi-belarraren familiako landarea, hosto-zabala eta errizoma-lodia, heste-aringarri gisa erabiltzen dena (Rheum rabarbarum).
Ez naiz arabarbaren oso zalea ere; ezezkoan nago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.
Bere bizitzaren azkeneko egunera arte, itsu-itsuan sinetsi zuen antzinako erremedioetan, esate baterako arabarba-hostoetan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.
Dagoeneko arabarba, marrubiak eta gereziak ekarri dizkigute, eta oraingoz behintzat ez dut uste aspertuko garenik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.