Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artistiko 1 izond arte ederrei dagokiena.

Behin eta berriro, Ortega-ren analisi eta kritika guztietan -historiko, politiko, literario, artistiko, sozialak-, azkeneko arrazoia beti arraziala da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Bekaizkeria pixka batez, bere karrera artistikoagatik zoriondu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

Etengabeko borrokan, klakea dantzatzen bezala, jardun behar da exekutiboak zure lan artistikoan sar ez daitezen.  Berria - Kultura   2004-09-18

Bertaratuko naiz, talde artistikoen egoera sentitzeko, konpontzeko haien arazo materialak".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 317. orr.

Oso litekeena iruditzen zait elkar ezagutzea, are gehiago kontuan hartuta biek zituztela kezka artistikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.

Egintzat jotzen dugu zure hurrengo erakusketa artistikoaren arrakasta.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 59. orr.

Eta desenfokerako zaletasuna gorrotatu zuen, bere burua madarikatu zuen Tendences aldizkariak eta fashion argazkilarien joerak imitatu izanagatik; despiste artistiko hura barkaezina zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Ez zekien nola zuen Florentek izena; aurkitu bezala utzi zuen, espaloi baten ertzean, bere gustu artistikoak zein ziren azaldu eta gero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Altzari artistiko finenak eta trepeta zirtzilenak nahas-mahas.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

2 errealismo artistiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten ikus daiteke. Errealismo artistikoaren estiloan kokatzen da. Urte horretan Hopperren lan bakarra izan zen. ETC-entziklopedia   Bulegoa hiri txiki batean, Wikipedia

3 gimnasia artistiko (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Gizonezkoen kategorian eraztunak, barra finkoa, zaldi arkuduna, barra paraleloak, zaldiko-jauzia eta zoruko ariketa (gimnasia artistikoa) lurreko ariketak diren bitartean. ETC-entziklopedia   Gimnastika, Wikipedia

Gimnasia artistiko maskulinoa (GAM) kirol olimpiko bat da, karakterizatua dago mugimendu oso koordinatuak eta prezisio handikoak direlako. ETC-entziklopedia   Gimnastika artistiko maskulino, Wikipedia

2015ko Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketan hartu zuen parte Glasgowen eta 2016ko Udako Olinpiar Jokoak 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan Rio de Janeiron. ETC-entziklopedia   Farah Boufadene, Wikipedia

Munduko Gimnasia Artistikoko Txapelketako finala jokatuko da gaur Aarhusen (Danimarka). ETC-prentsa   Berria, 2006-10-18

Gimnasia artistikoa vs. gimnasia erritmikoa. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-05

Azaldu du horrelako kirol batean -gimnasia artistikoko entrenatzailea zen- "ezinbestekoa" dela kontaktu fisikoa. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-14

Besteak beste, gimnasia artistikoa, dantza, erritmoa, lankidetza eta gorputzadierazpena lantzeko aproposak diren jarduerak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Genero-berdintasunean hezteko gida, Luixa Reizabal Arruabarrena, UEU, 2015

4 gimnastika artistiko (corpusean ez dago; ETCn 50 agerraldi)

Gimnastika artistikoa aparatu jakin batzuetan derrigorrezko eta hautazko probak egitean datzan kirola da. ETC-entziklopedia   Gimnastika artistiko, Wikipedia

Gimnastika artistikoa diziplina olinpiko bat da, konposizio koreografiko bat egitean datza, aldi berean eta abiadura handian gorputz-mugimenduak konbinatuz. ETC-entziklopedia   Gimnastika, Wikipedia

Guztira, 45 gimnastek hartuko dute parte kirol topaketa honetan, eta modalitate guztietan lehiatuko dute: gimnastika artistiko eta kirol gimnastika, gimnastika erritmikoa, kirol aerobika eta tranpolina. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-21

Lehen kirol pila egiten nuen: karatea, igeriketa, gimnastika artistikoa, taekwondoa, sokatira eta Madrilera iritsi nintzenean dantza afrikarra, antzerkia eta clown teknikak ikasi nituen zirkuaz gainera. ETC-prentsa   Argia, 2017-06-25

Abenduaren 13an eta 14an Madrilen egingo den Munduko Gimnastika Artistikoaren Kopan egingo diote omenaldia "kirol horretan izandako emaitza paregabeengatik". ETC-prentsa   Berria, 2008-11-07

Kohei Uchimura japoniarrak Munduko gimnastika artistikoko txapelketa irabazi du bosgarren aldiz, Nanningen (Txina). ETC-prentsa   Berria, 2014-10-10

Une hartan ez nekien nor zen Katelyn Ohashi, baina haren gimnastika artistikoak txundituta utzi ninduen. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-16

5 gurpil gaineko irristaketa artistiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Gurpil gaineko irristaketa artistikoa gurpildun patinekin eta musika bati jarraituta egiten den kirola da. ETC-entziklopedia   Gurpil gaineko irristaketa artistiko, Wikipedia

6 izen artistiko

Putoa beltza zen, Vladimir deitzen zen, ez dakit izen artistikoa izango ote zen baina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

"Bang-Matu izen artistikoa izateaz gain, benetakoa ere bada», dio.  Berria - Kultura   2006-03-08

Baina gaur egun ez, eta ezta pilularen aurretik ere, erietxerik onenetan abortatzea baitzegoen, aski zen medikuek "arraspatzea" izen artistikoa erabiltzea, ebakuntza hori aipatu nahi zutelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Zuk akordeoia joko zenuke, eta nik dantza egingo nuke." "Eta zein izango litzateke gure izen artistikoa?" Teresak lepo atzetik pasa zizkidan besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Jose Antonio Nielfaren, La Otxoa izen artistikoaz ezagun denaren oroitzapenak dira horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

7 izotz gaineko irristaketa artistiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Izotz-patinaje, izotz-patinaketa edo izotz gaineko irristaketa artistikoa izotz gainean praktikatzen diren irristaketa mota batzuk dira. ETC-entziklopedia   Irristaketa, Wikipedia

8 izotz gaineko patinaje artistiko (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Izotz gaineko patinaje artistikoa izotz-pista batean irristailu gainean ibiliz pieza musikal bat interpretatzean datzan neguko kirola da. ETC-entziklopedia   Izotz gaineko patinaje artistiko, Wikipedia

Izotz gaineko patinaje artistikoa kirol olinpiko izan zen 1908an eta 1920an. ETC-entziklopedia   1924ko Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia

Uztailaren 2a - Jon García Aristegi, gipuzkoar patinatzaile ohia, bost aldiz Espainiako txapeldun izotz gaineko patinaje artistikoanETC-entziklopedia   1979, Wikipedia

9 izotz gaineko patinatzaile artistiko (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Tonya Harding, estatubatuar izotz gaineko patinatzaile artistikoa eta boxeolaria. ETC-entziklopedia   Azaroaren 12, Wikipedia

Horrez gain, Izotz Gaineko Patinatzaile Artistikoaren Sari Nagusiaren Finala bitan irabazi zuen. ETC-entziklopedia   Tara Lipinski, Wikipedia

10 izotz irristaketa artistiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Izotz irristaketa artistikoko artazi bereziak 1908ko Olinpiar Jokoen programan bakarrik izan ziren. ETC-entziklopedia   Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia

11 marrazketa artistiko (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Historia sakratuan eta marrazketa artistikoan, esaterako, emaitza ezin hobeak lortu zituen ikastetxean emandako urteetan, behin ere hutsik egin gabe. ETC-literatura, saiakera   Ur biren artean, Patxi Iturregi, Elkar, 2019

Aitak ongi esan zidan marrazketa artistikoa egiteko, baina niri marrazki txoroak gehiago gustatu, eta marrazki txoroak egiten nituen gehienetan. ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Altzari eta logelak marrazten ezagutu izan nuen beti, ez nekien marrazketa artistikoa ere lantzen zuenik. ETC-literatura, saiakera   Vikingoen sorterrira, Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar, 2010

Astelehen hartan, astelehen goizetan ohi bezala, marrazketa-eskola izan genuen -"marrazketa artistikoa" deitzen zion don Erasmok hanpuruski: oroitzen zarea?-, ikasle gehienok atsegin genuen jardunean. ETC-literatura, saiakera   Ur arreak, ur garbiak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2011

Marrazketa-taula zurezko taula edo kontratxapatua (metalezkoa edo plastikozkoa ere) da, dimentsio ezberdinak izan ditzakeena, beti angeluzuzena, non marrazketa tekniko edo marrazketa artistikoa egiteko paper-orri bat finkatzen den. ETC-entziklopedia   Marrazketa-taula, Wikipedia

Umetatik du nolabaiteko lotura irudiarekin: "Marrazketa artistikoa atsegin nuen". ETC-prentsa   Berria, 2008-03-12

Era guztietako tatuajeak egiten ditut, baina nahiz eta nahiko zailagoak izan, tatuatzerakoan gehien dibertitzen eta betetzen nauena da marrazketa artistikoa eskatzen duten tatuajeak egitea. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-02-20

Orain arte Arte Batxilergoko ikasleek Marrazketa artistikoa II, Adierazpen Grafiko Plastikoa eta Bolumena I ikasgaietara aurkez zitezkeen probaren bi faseetan. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-31

12 multzo historiko-artistiko (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Sierra Morena mendilerroaren mendebaldean dago, multzo historiko artistiko bat da, eta merezi du han pare bat egunez ibiltzea batetik bestera. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-10

Handik hamar urtera, multzo historiko-artistiko izendatu zuten Morella, eta masoveroek -hala baiteritze morellatarrei-- aldra turistikoen on-gaitzak pairatu behar izan zituzten. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-14

Monumentu multzo historiko-artistiko izendatua da Elorrioko hirigunea. ETC-prentsa   Argia, 2006-12-17

1964an Monumentu Multzo Historiko-Artistiko izendapena era ofizialean jaso zuen Bizkaiko lehenengo udalerria izan zen. ETC-entziklopedia   Alde Zaharra (Elorrio) Wikipedia

Segurak hiribildu izaerari ondo eutsi dio eta Gipuzkoako multzo historiko-artistiko ederrenetakoa da, bai eraikuntzen motengatik bai horiek bilbatzen diren moduarengatik. ETC-entziklopedia   Alde Zaharra (Segura) Wikipedia

13 patinaje artistiko

- Patinaje artistikoa: Ezusterik ezean, Errusiako bi patinatzailek irabaziko dituzte urrezko dominak: Irina Slutskaiak emakumezkoetan eta Eugeni Plushenkok gizonezkoetan.  Berria - Kirola   2006-02-11

Izan zen ere beste berrikuntzarik: estreinako aldiz, Olinpiar Jokoak telebistaz jarraitu ahal izan ziren, eta, patinaje artistikoko probak pabiloi batean jokatu ziren, eta ez aire zabalean.  Berria - Harian   2006-02-09

14 zuzendari artistiko

Irish Modern Dance Theatreko zuzendari artistikoak, John Scottek, lan bat koreografiatuko digu.  Berria - Kultura   2006-03-10

Garcia de la Torrek, jardunaldietako zuzendari artistikoak, elektroakustikak beste arte adierazpideetara egin duen jauzia nabarmendu du elektroakustikaren munduan egin den aldaketen artean.  Berria - Kultura   2004-02-04

Alejandro Zabala izan da hasieratik Musikeneko zuzendari artistikoa, eta oso hurbiletik jarraitu du ikastegiak izan duen bilakaera.  Berria - Harian   2005-07-05

Filmeko zuzendari artistikoari legokioke burubidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus