Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta agureak, buelta eman, eta fotokopiak egiten jarraitu zuen, mantso, kontu handiz, artisautza lan delikatu batean arituko balitz legez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.
Landakokoaren eta artisautza azokaren ondoren, horrek edukiko du tradizio handiena. Berria - Kultura 2004-12-05
Artisautzak ez du etorkizunik azterketa zientifikoak hobekuntzak ekartzen dituenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 98. orr.
Ona eta beharrezkoa da hori egitea, eta Eibarrek bezala, gainerako herriek ere antzeko ekarria egin diezaiokete euskarari nork bere alorrean: arrantzan dela, altzarigintzan dela, artisautzan dela, kiroletan dela, e.a. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.
Unean bertan (edo berehala) kontsumitzeko (oilasko erreak, izozki artisautzazkoak). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.
Besteek kinitoa jolasten zuten bitartean, artisautzari ekin zion: kostoa plastikotik atera eta mahai gastatuaren azpitik, erdi ezkutuan, hasi zen txiskeroaz desegiten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.
Bertsogintza "prekario"-an burutzen den artisautza-lana da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.
Musika eta dantza tradizional emanaldiak, artisautza, bertsolaritza, mota askotako tailerrak eta hitzaldiak bilduko dituzte maiatzaren 6an eta 7an Portugaleteko hornidura-azokan. Berria - Kultura 2006-03-24
artisautza azoka (4)