Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artisau 1 iz eskulangilea.

Zer gertatuko da artisau eta nekazariekin, behin bizitza norbaitzuei eman, eta horiek, lehenengoak bertan behera uzten badituzte, euren zahartzaroa dela eta?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.

Langile eta artisau guztiak lanpeturik zeuden han.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Honela, gure gorputz barrenetik ahotsak esprimitzen eta ahotik zuzen kanporatzen ditugunean, mihi higikor hitzen artisauak artikulatzen ditu eta ezpainen egokierak halaber forma damaie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Errito sekretuak, zeremonia burugabeak eta jantzi bitxiak dituen ordena bat, zeinean sartu diren, Karlos II.aren erregealdian Londresko artisauen artean sortu zenetik, joandako mendeetako hildakoak, etengabeko atzera-martxan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.

Egunez txikiteroz eta gauez nerabe taldez betetzen diren taberna horietako batean, egunero legez, elkartu ziren egun horretan ere eta, besteek kinitoa jolasten zuten bitartean, artisautzari ekin zion: kostoa plastikotik atera eta mahai gastatuaren azpitik, erdi ezkutuan, hasi zen txiskeroaz desegiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.

Rafarekin deskubritu zuen Mentxuk farmakopearen artisautza, berrehunetik gora pote zeuzkan oinarrizko osagaiez hornituak, eta zaletasun ia bokazionala zeukan maisutza jardunerako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Ford Madox Fordek artisau artatsu baten arduraz azaltzen du giza harremanen eta sentimenduen oreka ederra nolatan doan geldika-geldika ahultzen, azkenik era ikusgarrian zapartatzeraino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

Horrek ez du esan nahi lehendik euskal pentsamendurik ez zegoenik, erromatar hirietan euskaldunen presentzia etxetiar eta herrikoi soil zela baizik, hau da, bernakuloak menderatutako esklaboak, artisauak eta liberatuak, merkatari edo soldadu soil bakarrik zirela alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Nik, egin, egin nituen artisau baten eta sarrailgile baten laguntzarekin, eta bai erregeak bai herritarrek bihotzez eskertu zuten nire asmakizuna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artisau eskuak zituen eta izpiritu landua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Baita beste hainbat alferrikako lanek ere, Lázló-k egindako arte-lan guztiek eta artisau-lan gehientsuenek, esaterako (margolari eta eskulturagile izan zen garai batean, bere espirituaren onerako eta poltsikoaren kalterako).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Zuloaren tapakia altxatzean, bihotz apurtzear, ikusi zuen den dena han zegoela, bi urte utzi bezala: ekialdeko merkatariei erosi pistolak, roketa eta airekoen kontrako jaurtigailuak, dinamita abarrak, artisau bonbak zartarazteko detonagailuak, premiazko hari, bisa eta alanbre puskak oro.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

3 artisau garagardo (corpusean ez dago; ETCn 89 agerraldi; horietatik 86 azken sei urteetan)

Artisau garagardoak garagardoak dira, gehigarririk eta kontserbagarririk gabeak eta pasteurizatu gabeak.  ETC-entziklopedia   Artisau garagardo, Wikipedia

Azken urteetan txosnetan artisau-garagardoak gero eta leku gehiago du.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Festak, genero-harremanak eta feminismoa, Askoren artean, UEU, 2016

Edateko, nola ez, artisau garagardoak.  ETC-prentsa   Berria, 2015-06-27

Duela urte batzuk, jakin-minak eraman ninduen artisau garagardoaren mundua ezagutzera, eta pixkanaka hasi nintzen tabernan botilak gehitzen.  ETC-prentsa   Argia, 2014-12-21

Nobelez, janari goxoez eta artisau garagardoaz gozatu behar dugu.  ETC-prentsa   Argia, 2015-12-20

Edateko gustu askotariko garagardoak izango dira: alkoholdunak, alkohol bakoak eta aurten berezitasun izango diren garagardoa limoiarekin eta Zerb artisau-garagardoa.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-09-19

Inguruko artisau garagardoak eta Euskal Herriko produktuak ezagutarazteko, Beertoki garagardo azoka egingo dute gaur Villabonan (Gipuzkoa).  ETC-prentsa   Berria, 2017-04-22

Azken urteotan Euskal Herrian sortu diren beste artisau garagardoaren enpresak ez bezala, La Salvek anbizio handiko helburu bat du: enpresa handiekin lehiatzea.  ETC-prentsa   Berria, 2017-08-27

Villabonako hainbat baserritar ere saio bera egiten ari dira Gipuzkoako eremu horretan, artisau garagardoen prozesuetan bertako lupulua balia dezaten.  ETC-prentsa   Berria, 2018-08-04

Arabako produktu izarra ardoa bada ere, badaude bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Arabako patatarekin egindako vodka eta artisau garagardoa ere.  ETC-prentsa   Berria, 2018-09-05

Artisau garagardoaren ekoizpena 1,25 milioi litro da jadanik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ETC-prentsa   Berria, 2019-11-05

4 artisau garagardotegi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Zaletasunari bide emanez, Laugar artisau garagardotegia sortu zuten bost lagunek iazko maiatzean.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2015-06-26

Artisau garagardotegi da, osagaiak erabat naturalak direlarik. ETC-entziklopedia   Lancelot garagardotegia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus