Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artifiziozko mihi bat jarri didate, baina nik nire hitza esaten jarraitu dut beti. Berria - Kultura 2004-02-06
Atzoko gau-festan, berriz, artifiziozko suak ere izan genituen, ustekabean: aditu, bederen, aditu genituen, nahiz eta, ikusi, deus guti... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.
Hori egia dela ikusteko, brontzezko eolipilak erabiltzen dira, asmakizun artifiziozko horiek erabiliz azaleratzen baitira jainkoen zeruko lege ezkutukoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.
Baina hain zuzen ere garai horretan aurkitzen ditugu oso sektore adierazgarrietan erlijio-esperientziaren lekuko behinenak, zeinean artifiziozko kontzeptualizazio hori guztia Ezerezean disolbatzen baita. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Gazteria modernoaren gaitzik nabariena horrexetan sumatzen dut: nahiz eta arrunt desmaneratuak iruditu, artifiziozko manerari ematen dioten inportantzia osoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.