Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artezia iz trebetasuna.

Eta, segur, giza afektuek, gizakiarenak ezpada, Naturaren indarrak eta artezia ez dituzte gutiago adierazten, miresten eta atseginez kontenplatzen ditugun beste anitz gauzarenak baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Gizontto hozberak kartarik ekarri gabe eman zigun sukaldariaren arteziaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Eta hau toki guztietan horrela da: askotan esaten da Japonia, adibidez, oso praktikoa dela eta artezia berezia erakutsi duela inguruko herrien ikerketa praktiko guztiak bereganatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

Lehenengoetan urritu egin da artezia; bigarrenetan, berriz, gehitu; eta gauzak egiteko behar den gaitasun-mailaren arabera estimatu ohi dira gauza horiek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Ez dugu inoiz desarmaturik sentitu behar: natura ikaragarri zabala da eta konplexua, baina ez adimenarentzat barneraezina; haren inguruz inguru ibili behar duzu, ziztatu, zundatu, artezia aurkitu edo zeuk egin zuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Baina Jainkoaren legeen ala gizalegeen arabera errana da, bere arteziaren eta zuzentasun propioarengatik nornahiri ematen zaion egitekoa ez zaiola beste bati emanen egitera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.

Ilunpean tiroak ikusten edo lapurren zelatan jartzen denean, ausardiaz beteta dago, eta gauzak baldarki edo arteziarik gabe egiten dituenean, samurtasunez betea da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.

Eta orain, Eisenhower jeneralaren idazkaritzan, bere arteziaren emaitza ari zen biltzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus