Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egiptoarren lehen-semeen heriotza eta israeldarren askapena. Elizen arteko biblia Jkd 18,5 tit
Kurdistango askapen mugimenduak ia sei urtez eutsi dio alde bakarreko meniari, bakeari aukera emateko. Berria - Mundua 2004-07-14
Esadazu nahastuta nagoela, Patri, eta niretzat ere balioko duela ankerkerian oinarritutako askapenak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 47. orr.
Hortik atzera, era askotako giza mugimenduen isla agertuko da gizartean: langileen borrokak direla, askapen mugimenduak direla... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 96. orr.
Eta, esan gabe doa, gauza bera gertatzen duk askapen nazionala edo iraultza bezalako kontuekin: horietan ere, estoldak nagusi. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 56. orr.
Handik egin ahalko zenion ekarpenik onena askapen mugimenduari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 311. orr.
Non ote da barne askapenerako bidea, haurtzaroari amaiera orain edo behin ere emango ez zaion unea? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Ez al nuen burua atzera erortzen utzi, hantxe gogoratu zitzaidan, hobeto ezin deskribatu dezakedan askapenaren ideia erdi osatu hura, lehenago aipatu dudana, haren parte bat bakarrik baitzebilkidan buruan bueltaka janaria nire ezpain erresuminduetara jaso nuenean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.
Honako hau baino lehenago errana naiz askapenaren pareko gertatu zitzaidala amaren sortetxea bota zuten eguna, gogoz kontrako hainbertze oporraldiren lekuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.
Nik zakila hain gogorra neukanez, Antoniok atal horretatik heldu zidanean, askapen moduko bat sentitu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
Japonia Jordaniako bitartekarien bidez haien askapena negoziatzen aritu zen atzo. Berria - Mundua 2004-04-11
Berrikiago, Lynch soldaduarena askapen heroikoa dugu, Hollywoodeko film baten gisa Pentagonoak berak estudioan grabatu, muntatu eta zabaldua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 74. orr.
Hamazazpi urte preso egon ostean, Frantziako Estatuak egun eskubide duen askapena ukatu dio. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.
Ez zegoen deus ere, begiak hutsik neuzkan eta nire askapenak gozamenez betetzen ninduen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 217. orr.
Ez duk jokaldi makala, zioen, ni askatzeko Kolko Mitxoletaren askapena eskatu, ni aske egonik eta Mitxoleta preso dudala, kontrolpean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 46. orr.
Animalien askapena edo "animalien eskubideak" pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. ETC-entziklopedia Animalien eskubideak, Wikipedia
ALAk (Animalien Askapenerako Alternatiba) eta Animalientzako Eskubideak taldeek deitu duten elkarretaratzean parte hartuko du. ETC-prentsa Berria, 2005-12-10
Askekintza animalien askapenerako elkarteak janari begetarianoa duen postu bat jarriko du lehen aldiz Kilometroen ospakizuna dela-eta. ETC-prentsa Berria, 2010-10-02
Animalien Askapen Fronteko kide izatea eta "ekintza zuzena" erabiltzea egotzita atzeman dituzte. ETC-prentsa Berria, 2011-06-23
Animalien askapena dute elkarteok helburu. ETC-prentsa Berria, 2015-04-03
Animalien askapena aldarrikatzen dugu, kapitalismoaren gehiegikeriak salatzen ditugu, baina haragia nahi dugu egunero bazkaltzeko, eta merke, gainera. ETC-prentsa Argia, 2013-10-27
Helburu bat? Animalien askapen osoa. ETC-prentsa Berria, 2016-06-30
Indartzen ari da urteotan animalien askapenaren aldeko mugimendua: ingurumari horretan ulertu behar da Nor Euskal Herriko Antiespezista taldearen eraketa. ETC-prentsa Berria, 2018-10-10
Mugimenduaren erronka nagusia lanean jarraitzea da, animalien askapenaren alde: jarriko dizkiguten oztopoak gainditzea: errepresioari aurre egitea. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-07-03
Kamera bilakatu du animalien askapenaren aldeko bere lanerako tresna. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-03-15
Toki bat izan du gizakiz bertzeko animalien askapena helburu duen mugimendu politikoari buruzko gogoetak, Lizarran egin berri duten neska gazteen topaketan. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-10-11
Peter Singerrek, 1975eko lan ospetsuan, animalien askapenaren kontzeptua proposatu zuen, orain gurean bili-bolo dabilena. ETC-zientzia, zuzenbidea Filosofiarako sarrera bat, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2016
EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak atzo Chiapasaen jakinarazi zuenez, duela 10 urte egindako matxinada zapaltzeko Mexikoko Armadak gutxienez 13 pertsona hil zituen epaiketarik gabe. Berria - Mundua 2004-02-15
Emazteen eta gizonen arteko berdintasuna, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako jarrera, ingurumenaren aldekoa, askapen nazionalen aldekoa eta klase borroka aipatu zituen. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
FMLN Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Fronteak instituzio ofizialetan dituen eserlekuen zati bat emakumeentzako da. Berria - Harian 2005-11-19
Beharbada ez duzu jakingo, baina abertzale sutsua duzu orain, askapen nazionalerako mugimenduaren partaide nabarmena, eta zu ere antzekoa zinela zabaltzen ibilia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.
Eta, esan gabe doa, gauza bera gertatzen duk askapen nazionala edo iraultza bezalako kontuekin: horietan ere, estoldak nagusi. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 56. orr.
Artzapezpiku izan aurretik harreman zuzena izan zuen Askapenaren Teologiaren aldekoekin. Berria - Harian 2005-04-05
Gizon gaztea zen, askapenaren teologiaren diskurtsoa zerabilen eta pobreen aldeko mezuak helarazten zituen. Berria - Mundua 2004-02-27
Stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; erradikalismotik humanismora eta atzera buelta. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.
Askapenerako teologia bat eskaini nahi zioten Euskal Herriari, baina denak ez zauden ados, bide klasikoago bat atxikitzen zuten batzuek, eta hausketa bat bezala gertatu zitzaigun, taldearen kalteetan. Herria 2001-09-13
Eta Errebelde eta Intsumisoak zikloaren barruan, berriz, emakumeak eta emakumearen askapenaren aldeko borrokak protagonista dituen filmak eskainiko dituzte. Berria - Harian 2005-09-15
Baina hori berdin zaigu orain, ezin da ulertu emakumearen askapena mendeku bat bezala, orain gure txanda da eta horrelakoak, basakeria jasangaitza da hori. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.
Datuak paperetik egunerokotasunera pasatu behar direla gehitu zuen: «Datu horiek aplikatu egin behar dira hezkuntzan, hedabideetan, emakumeen askapenerako borrokan, industrian. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Gay askapenaren mezulari dabiltza Bilbon autobusak. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak begi onez ikusi du lege proposamena, baina oraindik "jendearen aurreiritziak eta beldurrak» handiegiak direla uste dute. Berria - Harian 2005-04-22
Horrela sortu zen Gay Mugimendua -berez, Gay Askapenaren Mugimendua-, bazirela agerian uzteko helburuarekin, eta beren eskubide eta eskakizunak elkarrekin defenditzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 66. orr.
Jasan izan dugun nazio askapenaren aldeko borroka loriotsua ere ez da izanen gure poema nazionalerako idazgai. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015
Ez hori bakarrik: soziologikoki eta politikoki ere nazio askapenaren bidean ekarpen handia egin dezakeelakoan nago. ETC-literatura, saiakera Desobedientziaz ibiltzen, Ekai Txapartegi, Txalaparta, 2005
Alienazioa horrenbestekoa denean, berriz, zernahi gerta liteke ustezko nazio askapenaren joan-etorrian. ETC-literatura, saiakera Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2008
Gauza jakina da Txillardegik fronte abertzalea proposatzen zuela, gure gizarteko kontraesan nagusitzat inperialismo espainola versus nazio-askapena jorik, eta ez, beste batzuek bezala, burgesia versus langileria. ETC-literatura, saiakera Txilardegiren borroka abertzalea, Pako Sudupe, Elkar, 2016
Erasoei "aurre" egingo dietela iragarri zuen, betiere "nazio askapenaren eta burujabetzaren bidetik. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-11-21
Gandhi desobedientzia zibilaren bitartez nazio askapenaz gain, garaiko gizartea errotik aldatzen saiatu zen, orduko kasten sistemari aurre eginez, adibidez. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-01-30
Horregatik, perspektiba teoriko berri bat ireki behar izan dut nazio askapena ere barne hartzeko. ETC-prentsa Argia, 2006-09-03
Nazio askapena abiapuntu, batzuentzat, berau ezin omen da uztartu klasearen internazionalismoarekin. ETC-prentsa Argia, 2010-04-25
Zure idazkian antzematen dudanez, iritsi berria zaitugu euskal nazio-askapenaren aldeko borrokara. ETC-prentsa Berria, 2004-10-02
Bukatzeko, Txetxu, nire" euskal nazio-askapenaren aldeko borrokaren iristeari" buruzko datu batzuk baino ez dizkizut emango. ETC-prentsa Berria, 2004-10-07
Nazio askapenaren ideiaren atzean, oharkabean pasatu ohi den iraultza proiektu bat dago. ETC-prentsa Berria, 2008-04-29
Gainera, garai politiko berriak eragina izan lezakeela uste du, eta toki gehiago emanen zaiela nazio askapenaz bestelako gaiei. ETC-prentsa Berria, 2013-06-27
Zentzu horretan, emantzipazioaren bi logika ezberdin osatzen badituzte ere (nazio askapenarena eta giza berdintasunarena), modu berean bata bestearen isla dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Estatuari bidea zabaltzen, Askoren artean, UEU, 2012
Ezkerreko mugimendu gehienek klase-borrokaren eta nazio-askapenaren konbinazioa biltzen zuten eta horrexegatik beraiek izan ziren inperialismoari tinkoen aurre egin zioten indarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduari so, Askoren artean, UEU, 2015
Exèrcit Popular Català (EPOCA), euskaraz "Kataluniako Herri Armada", Kataluniaren nazio askapena helburu zuen talde armatu bat izan zen, 1970 eta 1971 bitartean agertua. ETC-entziklopedia Exèrcit Popular Català, Wikipedia
Euskal Herrian klase borrokak nazio askapenaren forma hartzen du. ETC-entziklopedia Internazionalismo proletario, Wikipedia
askapen borroka (4); askapen fronte (4); askapen fronte arabiarra (3); askapen frontea (7); askapen mugimenduak (4); askapen nazionaleko armada (9); askapen nazionalerako (14); askapen prozesu (3); askapen prozesua (6); euskal herriaren askapen (4); gay askapen (6); herriaren askapen (7); nazio askapen (12); nazio askapen frontea (6)
askapena lortu (5); bahituen askapena (4); baldintzapeko askapena (6)
askapenaren aldeko (5); askapenaren teologiaren (4)
askapenerako armada (13); askapenerako borroka (3); askapenerako euskal erakunde (10); askapenerako fronte (9); askapenerako mugimendua (3); nazio askapenerako (58); nazio askapenerako armada (13); nazio askapenerako fronte (7)