Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atontze iz prestatzea, antolatzea.

Fernando Artola Bordari eta Joxe Mari Aranalde laguntzaile zituela, Xalbadorren bertsoak jaso, transkribatu eta atontzeaz arduratu zen Zabala orduan.  Berria - Kultura   2004-10-14

Egia esan, nire leihotik bulego berria ireki aurretiko atontze-lanak egiten hasi zirela ikusi nuenean, mesfidantzaz begiratu nion ETTari, eta ziur nengoen handik ez zela ezer onik aterako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 19. orr.

Carlosek, hasieran, katabuta egongelako mahai luzearen gainean atontzea pentsatu zuen, baina azkenerako onartu zuen altuegi geldituko zela horrela Napumoceno jauna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Dakizunez, ez da erraza ez bat eta ez bi atontzea gauzak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

Gutxiagorekin irtetea ez da seinale ona, diskurtsoaren arrasto gutxienekoa atontzeari uko egiten baizaio, ezinagatik edo hala aukeratuta.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 18. orr.

Behar dituen tresnak konketa gainean jarri eta ilea atontzeari ekin dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus