Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askaldu, askal, askaltzen 1 du ad arratsaldeko otordua egin.

Arratsalde hartan, fakultatetik heldu berriak, ezer egiteko gogo gutxi genuela eta, telebista aurrean paratu ginen, aurreko gauean eskatu genuen teletxinatar bateko hondar hotzak askaltzen genituela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

2 da ad gosaldu.

Argi lo puxka bat eginik eta askaldurik, denak hotel beherean gira gure balisak tinkaturik 11k iriko.  Herria   2004-03-25

Dena aitzinetik ikusia, baina horra ikusia ez nuena: bederatzi orenetan fraideak meza nagusian ziren; tarrapataka askaldua nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Askaldu eta larunbata goiza itsas bazterrean iragaitera ateratzen dira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 118. orr.

Horiek denak erranik, liburu batetik ari balitz bezala, Elenak egundainokotan bizpahiru musu eman zizkidan eta ohetik jauzian jaiki zen, mainu bat behar zuela hartu askaltzerat jaitsi baino lehen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.

Han berean askaldu ginen eta ibiltzen hasi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus