Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askaezin izond ezin askatuzkoa.

Edozein modutan, arazo nagusiaren korapiloa askaezina da: multzo infinitu baten enumerazioa, are soilik haren zati batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Denak zeuden gainezka eta begi zaildu batek, nirea bezalako batek alegia, bereiz zezakeen, behinolako aurpegi, hazteri eta zauriz jositako azal, hezur, piltzar eta gorputzadar zorrotzen nahaspila askaezin hartan, osagai horiek guztiak konpartimentu bakoitzeko gutxienez bost gorputzi zegozkiela, seiri ere bai behin edo behin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Psikologiak ere Martzionen aurka Ireneok egindako kristau-aurkikuntza berresten du, hots, maitasuna eta gorrotoa, zuzentasuna eta bekatua, askaezinik elkarri lotuta daudela kreazioaren katean:  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Askaezina zen, bada, korapiloa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Maitasuna diren hautamena eta ezagumena dira gizakiaren ariketarik arruntenak; baina baita ere, maitamena bezala eta berarekin batera, gizakiaren misteriorik askaezinenak, ezagutezinenak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.

Zeren, musika hark barruko korapiloak askatzen laguntzen bazidan ere, beti baitzegoen korapilo barrukoago bat, guztiz askaezina eta mingarria, bizitze hutsak eta existentzia hutsak berezko min bat balute bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 202. orr.

Iruzur egingo zenidaten, baina ezin ninduzuen gutxietsi: nahiz eta ni eta zuek oso desberdinak izan, hirurok lotura askaezinez estekaturik geundean, kristalen egitura geometrikoaren osagai desberdinak bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus