Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
askaera 1 iz askabidea.
Puntuzkoagoa kritikok berak baino (oro har, ez berriak baitira eta ez originalak, Dilthey-ri jarraitzen zaizkio), Ortega-k entseatzen duen askaera entsegua da guretzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.
2 iz kontakizun edo drama batean, amaiera.
Lau ekitalditan zehar ikusi dugu ekaitza nola prestatu den, nola egin duen eztanda, eta azkeneko eszena tristera daraman askaera geldoa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 139. orr.
Egitura bera ere ez baita ohikoa, hau da, hiru zati nagusiz -planteamendua, korapiloa, askaera- osatua. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.