Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizketan jarraitu zuen don Ottaviok, korapiloaren askabidera eraman zuen bidearen urrats bakoitza gogora ekarriz: «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.
Ez dago, beraz, korapiloari askabiderik aurkitzeko modurik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.
Bere irudimen likitsari askabidea eman ziolarik, etorkizuna aukera dirdaitsuz beterik agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.
Baina ez dadila une batez ere pentsatu, aipatu den une horretatik aurrera istorio triste hau kontatzen jarraitu eta inguratu duen misterioaren askabideraino iristean, parekotasuna luzatzeko asmo ezkutua dudanik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 190. orr.
Xanpaina hainbat emakumeren askabidea dela esan du azken tanta xurgatu ostean, eta botilaren muturraz baliatzen direla beren intimidadean sartzeko, eta handik plazerra ateratzeko. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.
Ukabilak estuturik eta burua bero, Lanzak burubide zoro bat erabili zuen bere eldarnioan, alegia, estalkia kentzea galdarari, presioari askabide emateko; torlojuak lasaitzen hasi orduko, hara han zirrikitutik bistara, erresuminez borborka, adur horail bat, ke kiratsezko bafada artean: galdarak bitsez beterik behar zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.