Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astelehenero 1 adlag astelehen guztietan.

Astelehena zen eta, astelehenero bezala, goizeko bederatzietan neukan eskola.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

Inork kontatu behar izan zion hasieran dena joan-etorria zela, astelehenero bezalaxe, eta gero itsasadarretik hegazkin bat agertu zela eta bonba eztandak entzun zirela Ibarra de San Juan ibiltokian.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.

Kugler jaunak sekulako poza ematen dit astelehenero Cinema&Theater aldizkaria ekartzen didanean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.

Ni azokara nentorren, astelehenero bezala, irin-zakuak hartu eta irina erostera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Astelehenero maisuak azkazalak, kamisetaren lepoa eta ilea miatzen zizkien, zorriengatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

2 asteleheneroko izlag

Aurreikusita zegoen arren, Gobernuak ez zuen gaia aztertu bere asteleheneroko bileran, eta ez zuen zehaztu noiz aztertuko duen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Berria-k ez zuen domekako edizioan jasotzerik izan, eta asteleheneroko baraualdiaren ostean, hiletaren ingurukoekin eta bateko eta besteko adierazpenekin osatu zen astearteko orria, gertaerarekin berarekin baino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus