Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorionez, herrixka bat zegoen handik hurbil, eta hango mujikak berehala inguratu ziren, astrapalak erakarririk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Oraintxe da patioko ordua, ikusiko duzu nolako astrapala, gizajo hauek umetuta bizi dira hemen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 136. orr.
Kanpoan gau betea zen eta txirri-txirrien astrapala itzela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.
Porrot-mehatxupean aurkitzen da, gero eta indar eta astrapala handiagoz buruan eta ataletan erreforma eskatzen duten sekta eta heresien mugimendu eta errebindikazioek hertsatua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Tabernetako pertsianen astrapala nabaritzen zen tartean behin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 35. orr.
Bolton eta bere alaba ez beste inglandar guztiek Gernikako fosforo berean kiskali behar dute, garaia zen, londondarrak babestokietara doaz astrapalan, sotanoetan ezkutatzen dira koitaduak, eta soinulari zoro batek kalejirarik alaiena jotzen du Waterloo-Bridge-ren erdian, edo Albert edo Victoria enbarkment-en, Londongo artadiak ikaratzeko gisaz, leherketa metraila ke guztien artean bozkario, Cecilia izenari narrutako galdatan atxikia... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.
Gu hor iskanbilan eta astrapalan genbiltzan bitartean, Potoloak isil-isilik... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.
Batzutan, hautsa, txingar eta guzti, soinuaren eta paparraren bitartera sartzen jakon eta han ibiliko zan astrapalan, soinua aparta guran, "kabuendios! " marmarka. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.
Ekimen honen berri izan zutenean astrapalaka hasi ziren. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.