Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atezaindegi iz atezaina egoten den tokia.

Saget andereñoa aspalditik joaten zen asteazken arratsalde guztietan atezaindegira kafea hartzera, eta adiskidetasun are handiagoak batu zituen bi andreak, hegazti saltzailea etxe hartara aldatu zenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Atari bat hautatu berria nuen, baita, atezaindegi estuko emakumeari egunon erranda, igogailuz aupatu ere bigarren solairuraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Idatzizko harreman horrezaz gain, lauzpabost urtean behin itzultzen zen anai Benito etxera bisitan, eta orduan ere ez zen amonaz ahazten, auzoko lasalletarren eskolako atezaindegira espresuki joaten baitzitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus