Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldi bizkorrak, euren gorputza lo datzala ere, izerditzen eta arnasestu etengabean ikusiko dituzu, giharre guztiak atezatuz, palmadarraren bila edo ukuilu irekietatik lasterka oldartzean bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Musikala ez den tresna bat, hortzekin sokei atezaturik eutsiz eta behatzekin kentzen saiatuz bezala jotzen dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.
Halaxe ageri zen Sabeth nire gainean, edo nire aldamenean, hobeto esanda: lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.