Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arte atseginzaleekin batera jostatze-praktikak ipintzen ditut; zeren eta zentzumenak engainatzea baita zentzumenen atseginetako bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.
Emazteki lizunak, izan ezazue eredu Saint-Ange andere atseginzalea; haren etsenpluari jarraituz, mespreza ezazue bizitza osoan kateatu zuen plazeraren lege zerutarrari aurka egiten dion oro. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.
Entzun, bada, orain, emakume atseginzale, tronuan lasai zauden horrek; zeurekiko zenion: "Neu, eta beste inor ez! Ez naiz alargunduko, ez haurrik gabe geldituko". Elizen arteko biblia Is 47,8
Antonin Artaudek esaten zuen izurriteak eguneroko bizitza aldatzen zuela, irauli egiten zituela baloreak -zuhurra eskuzabal bihurtzen da, puritanoa atseginzale- eta ohizko ordena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.