Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxikiarazi, atxikiaraz, atxikiarazten du ad atxikitzera behartu.

Nahi bainuke inork ere oraka ez baleza gure hizkuntza, hizkuntzarekin zerikusirik ez duten eta hizkuntzak maite ez dituen ñabardura arrotzak nahi edo ez nahi hizkuntzari atxikiaraziz, ustez edo irozgarri egokiak direla, ez baitira batere hala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.

Bortuko jendeak zirela egiazki agertzeko, horma artifizialez atxikiarazi biloak zut-zuta zituzten, haizeak buhatzean bezala karmuza buruaren gibel aldera bermatua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Praktika ugariz zamatutako erlijio batek .46 hain zamatua ez den beste batek baino gehiago atxikiarazten du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Izan ere, esan al diat zerk "atxikiarazi" ninduen Pitagorasi?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Bere ninia atxikiarazten zuen berinaren kontra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus