Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askarazi, askaraz, askarazten du ad askatzera behartu.

Makinarekin batean bihurgunearen aldera okertzeko haren mugimendu bortitzak askarazi zizkidan eskuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Horren ondotik, ministroak Hasan kutxatik atera, esku-oinak askarazi, eta alkandora dotore batekin baino ez zuen utzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 57. orr.

Gülbaharrek gogoeta egin zuen: Yusufek aitari zaldiarena eta arotzarena kontatzen bazion, aitak dena ulertuko zuen eta berehala konturatuko zen Gülbahar izan zela presoak askarazi zituena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 90. orr.

Orduan, erregeak askarazi egin zuen, herrien nagusiak giltzapetik libre utzi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus