Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trena gelditzen hasi ez balitz, eta itxiturako ate nagusian ikusi ez banu Adlerhaus zioen errotulu handi bat hegazkin baten marrazkiarekin, ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
Bardeako tiro eremua ez ezik, Ablitas herriko aerodromoa ere baliatuko dute militarrek Nafarroan. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Aire-armadaren baseak aerodromoak eta instalazioak erabilgarri egongo direla azaldu dute ariketa horiei sostengua emateko. Berria - Euskal Herria 2004-09-25
Idazle frantsesak bere memorietan aipatzen duen animalia bakarra, aerodromora gero eta sarriago hurbiltzen zitzaion -eta hezten saiatu zen- azeria baino ez da, gerora literatur kritikariek Printze Txikia ipuinean agertzen denarekin alderatu izan dutena. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.
Gerra hori amaitu zenean, Frankfurteko aerodromo abandonatu batean ezkutaturik zeukaten hegazkin handi bat aurkitu zuten. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.
Joanden larunbat aratsaldean, irailaren 10ean, ezkondu dira Herriko Etxean Marc Henri Barbiria eta Caroline Rachou (hau Aerodromoko bidean bizi zena). Herria 2005-09-15
Guk gaurko egunean ikasi dugu, burdin hariaren ondotik pasa den nekazari batek esanda, patata ateratzera eramandako juduak lubaki sakonak ari direla zulatzen hiritik lau kilometrora, aerodromotik gertu, Romanovkara bidean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.
aerodromo bat (3); aerodromotik bota (3)